basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Saskibaloia 29
abuztua
2021

Agurtzane Egiluzen gurpildun aulkiko saskibaloi selekzioak final-laurdenak jokatuko ditu Tokion

Holandaren aurka 24 eta 63 galdu arren, Basque Teameko kirolariaren konbinatuak historia egiten jarraitzen du

Holandako selekzioak, Munduko txapeldunak, ez dio aukerarik eman Agurtzane Egiluzen taldeari, 24-63 galdu baitu Ariake Arenan jokatutako jardunaldiko lehen partidan. Hala ere, gaur galdu arren, Abraham Carrionek zuzendutako taldeak historia egiten jarraitzen du, final-laurdenetarako txartela ziurtatuta baitute. Izan ere, atzo beste mugarri bat ezarri zuten gurpildun aulkiko saskibaloian, Aljeriari irabaziz (8-80) eta estatuko konbinatuak Paralinpiar Jokoetan eskuratzen duen lehen garaipena lortuz.

Espainia Paralinpiar Jokoetan estreinatu zen Bartzelona ’92an, anfitrioi bezala gonbidatua, eta Kanada, Australia, Alemania, Japonia eta Frantziaren aurkako bere bost partidak galdu zituen, zortzigarren postuan amaituz.

29 urte geroago, Agurtzane Egiliuzen taldeak 2019an Rotterdamen jokatutako Europako Txapelketan Tokion lehiatzeko txartela lortu zuen. Algeriaren aurkako garaipena, Jokoetako lehena, B multzoan dauden AEBen aurkako, (egungo txapeldun paralinpiarra) eta Txinaren aurkako bi porroten ondoren etorri zen.

“Hasieran uste genuen Holanda indartsuena izango zela, eta Txina eta Estatu Batuak ez zirela erakutsi duten bezain indartsu egongo. Adibidez, Txinak Holandari irabazi zion, Munduko txapeldunari. Beraz, uste baino multzo indartsuagoa egokitu zaigu” adierazi dio gaur Agurtzanek Tokiora joan den Basque Teameko komunikazio taldeari.

B multzoko bost selekzioetatik lau final-laurdenetara igaroko dira eta gasteiztarraren taldeak poltsikoan du txartela. “Amets bat da. Gure lehen jokoak dira guztientzat. Nerbioak eduki ditugu, baina baita hemen egoteko gogoa ere. Ez dugu hemen egotearekin bakarrik konformatu nahi, historia egiten jarraitu eta final-laurdenak irabazi nahi ditugu finalerdietan sartu ahal izateko”, azpimarratu du Agurtzanek.

Finalaurrekoetara iristeko, Basque Teameko kirolariak esan duenez, tiro-portzentajea hobetu behar dute eta batez ere, kontzentrazioari eutsi behar diote 40 minutuetan. “Ezin ditugu besoak jaitsi bi ekintza ondo ateratzen ez zaizkigunean”, esan du Egiluzek.

Jorge Pineda, bosgarren arrauneko B finalean

Bestalde, arraunean finalak jokatu dira gaur Sea Foresteko kanalean. Atzo bigarren aukerakoan lehiatu ondoren, Jorge Pinedaren lauko lemazaindun mistoak (PR3Mix4+) bosgarren postuan bukatu du B finala.

Gogoratu behar da Jorgek neska bat aurkitu nahi izan zuela, lagun izango ziona, PR2 Doble Sculls Misto probarako. Ines Felipe extremadurarrarekin probatu zuen, baina proiektuak ez zuen fruiturik eman. Bere helburua aldatu egin zen 2020. urtearen hasieran Espainiako Arraun Federazioak lemazaindun laukoaren alde egin zuenean (PR3Mix4+), ikusmen-urritasuna eta urritasun fisikoa duten kirolariek osatutako ontzi mistoa. Proiektua Paris 2024rako sortu zen, baina arraunlariek ez zuten Gavirateko (Italia) Preolinpikora joateko aukera alferrik galdu nahi izan. Erlojuaren kontra lan eginda eta Laiasen (Ourense) hainbat kontzentrazio egin ondoren, estatuko konbinatua, Pineda, Veronica Rodriguez, Enrique Floriano eta Pepi Benitezekin, eta Estibaliz Armendariz lemazainarekin, Italiako estropadan aurkeztu zen sorpresa emateko. Hirugarren izan ziren, parte-hartzaileen artean Europako herrialderik onena, eta emaitza horri esker, Nazioarteko Arraun Elkarteen Federazioak (FISA) gonbidapen bat eman zien. Ontzia, beraz, Tokiora iritsi da, lan egin ahal izateko denbora gutxirekin.

“Joko hauetatik ateratzen dugun irakurketa oso positiboa da. Lehiaketa hau Parisera begira esperientzia irabazteko erabili dugu. Oso pozik gaude Munduko onenen aurka lehiatzeagatik. Izan ditugun estropada guztietan, hobera egin dugu, eta estropada-plan guztiak gauzatu ditugu; beraz, oso gustura gaude egindakoarekin” esan du Jorgek.