basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 26
abuztua
2021

Asier Garciak eta David Mourizek beste kolpe bat eman dute Kanada azpiratuta

Espainiak 41-78 irabazi du Tokioko Paralinpiar Jokoetako multzoen faseko bigarren partidan

Bestalde, Iker Sastrek agur esan dio mahai-teniseko banakako lehiaketari

Atzo Koreari irabazi bazion azken laurden izugarri batekin, gaur Asier Garcia eta David Mouriz Basque Teameko bekadunen konbinatuak beste pauso bat eman du Tokioko Paralinpiar Jokoetan dominak lortzeko borrokan. Egungo txapeldunorde paralinpiarrek gutxi sufritu dute Kanadako selekzioa mendean hartzeko. Asier Garcia izan da neurketako saskiratzaile nagusietako bat.

Agurtzane Egiluz Basque Team Fundazioaren bekadunak zorte txarragoa izan du gaurkoan. Espainiak ezin izan du garaipen batekin debutatu Joko hauetan gaur egungo txapeldun paralinpikoaren aurka eta 2008ko Beijingeko Jokoetan ere urrezko domina irabazi zuenaren aurka, Estatu Batuen aurka, hain zuzen ere. Abraham Carrionek zuzentzen dituen jokalariek 34 eta 68 galdu dute estatubatuarren aurka.

Bukatzeko, Iker Sastrek ere ez du jardunaldi emankorra izan. Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak gaur jokatu dituen bi partidak galdu ditu, eta banakako txapelketatik at geratu da. Goizean Rafal Czuper poloniarraren aurka galdu du (0-3), eta arratsaldean, partida gogorra eta landua izan arren, Rasul Nazirov errusia nagusitu zaio (2-3). Bilbotarrak neurketa irabazteko hiru pilota izan ditu eskura, baina ez ditu aprobetxatu. “Nire jardunarekin atsekabetuta nago, garaipenen bat lortu nahiko nukeelako, horretarako hainbeste lan egin ostean”, adierazi dio Tokiora joan den Basque Teameko komunikazio taldeari. Orain, abuztuaren 31n hasiko den taldekako txapelketan jarriko du arreta guztia.