basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskubaloia 12
abuztua
2021

Bingen Zupiriak Julen Aginagaldek Tokion lortutako brontzezko dominak bere nazioarteko ibilbidea borobiltzen duela adierazi du

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eta Julen Aginagalde eskubaloi jokalariak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian. Basque Teameko bekadunak bere taldearekin, Espainiako selekzioarekin, brontzezko domina eskuratu du Tokioko Joko Olinpikoetan.

Zupiriak Aginagalderen nazioarteko ibilbidea nabarmendu du eta domina honek “ibilbide hori borobiltzen duela” azpimarratu du. Eskertuta agertu da Basque Teameko eskubaloi jokalaria entzundako hitzengatik.

Horrez gain, gaurko ekitaldia baliatu du Bingen Zupiriak, Tokion domina eta diploma olinpikoa eskuratu duten euskal kirolariak zoriontzeko, baita bertan lehiatu diren euskal kirolari guztiak ere; izan ere, eta azpimarratu duenez, “Joko Olinpiko batzuetara iristea ez da erraza, oso bide zaila da, are gehiago, bizi dugun osasun egoera honetan”.

Amaitzeko Tokioko Joko Paralinpikoetan parte hartuko duten euskal kirolariei babesa eskeini die Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Abuztuaren 24tik irailaren 5era egingo dira Joko Paralinpikoak Tokion.