basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskubaloia 07
abuztua
2021

Julen Aginagaldek beste ukitu bat eman dio bere palmaresari brontze olinpikoarekin

Basque Teameko eskubaloi jokalariaren taldeak 33-31 irabazi dio Egiptori

Gaur Egiptoren aurka lortutakoa Espainiako laugarren brontzezko domina da eskubaloian Atlanta 96, Sidney 2000 eta Beijing 2008koen atzetik.

Hala ere, lehen domina olinpikoa da Julen Aginagalderentzat. Irungoak diploma bat zuen Londreseko 2012ko jokoetan, urrea eta brontzea Munduko Txapelketetan, eta bi urre, zilar bat eta brontze bat Europakoetan, baina metal olinpikoa nahi zuen nazioarte mailan ibilbide aparta biribiltzeko. “Urrezko domina ez da posible izan, baina altxatu egin gara eta brontze hau hemen urte asko daramatzagun eta horrela amaitu nahi genuen askoren ibilbidea borobiltzeko modu ona da”, esan dio Aginagaldek Tokiora joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.

Multzoen faseko lehen partidan, Espainiak Alemaniari irabazi zion 28 eta 27, bigarren norgehiagokan Norvegia menderatu zuen 28 eta 27, eta Brasilen aurka final-laurdenetarako txartela lortu zuten, 25 eta 32 garaipenekin. Final-laurdenetan Jordi Riberak zuzentzen duen taldeak berriro sufritu behar izan zuwn, eta hirugarren garaipena lortu zuen tanto bateko aldearekin. 34 eta 33 irabazi zioten Suediari. Finalerdietan, aldiz, ez zen zorterik izan Danimarka ahalguztidunaren aurka, berriz ere bere nagusitasuna erakutsi baitzuen, 23-27 irabazita.

Gaur ere sufritu egin behar izan dute, hasiera batean Egipto eskuragarriago bati gailentzeko. Egia da Frantziako selekzioak sufritu egin zuela egiptoarrak garaitu eta finalera pasatzeko. Roberto Garcia Parrondo madrildarrak zuzentzen duen Egiptorentzat saria zen brontzearen lehian egotea, historian lehen aldiz Europakoa ez den talde batek finalaurreko batean parte hartu baitu. Hala ere, gehiago nahi izan dute eta Espainiari aurre egin diote.

Lehen 15 minutuetan, azkenean, neurketaren ildoa izango zena kantxaratu da. Zazpiko berdinketak markagailuan erakutsi du norgehiagokak izango zuen oreka. Julen Aginagalderenak aurretik jarri eta aurkariek erantzuten zieten. Gauzak horrela, Espainia 16-19 aurretik joan da atsedenaldira. Julen Aginagaldek 17. Minutuan utzi behar izan du zelaia, minduta, eta gerora ez du bueltatzerik izan.

Bigarren zatian, Riberaren taldeak lehen zatiko tonu berari eutsi dio bere lehen domina olinpikoa bilatu duen Egiptoren bultzada geratzeko. Hala ere, Aginagalderen mutilen pazientziak, eskarmentuak eta kemenak azken errematera eraman ditu. Azken uneak emozioz betetakoak izan dira Yoyogi estadioan. Egiptok ez du bere burua hiltzat eman, baina inoiz ez du markagailuan aurretik jartzea lortu.