basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 04
abuztua
2021

Odei Jainaga Basque Teameko xabalina-jaurtitzaileak ezin izan du Tokioko Jokoetako sailkapena gainditu

Odei Jainagak Japoniako hiriburura bidaiatu zuen, Tokioko Jokoetan bere bertsiorik onena erakutsiko ez zuela jakinda. Gaur min hartuta zeukan sorbaldak ere ez dio lan ona egiteko aukerarik eman. B multzoko sailkapenean, Odeik 73,11 metroko jaurtiketa egin du, bere errendimendu onenetik oso urrun; Espainiako errekorra hautsi zuen eta Europako nazioen txapelketan lortu zuen 84,80 metroko markatik ia hamaika metrora geratu da.

“Gustatuko zitzaidan Asierrek egin duen moduan, hasi eta ya finalean sartu, baina nire egoera ez da hori. Lesio batekin borrokan ibili naiz azken hilabeteetan eta lortu izan dot sailkatzea justo justo eta hori niretzako lorpen oso garrantzitsua izan da. Gustatuko zitzaidan gehiago jaurtitzea, ze 73 oso tristea iruditzen zait. Hala eta guztiz ere pozik nago olinpikoa izatea lortu dudalako” esan dio Odeik Tokiora joandako komunikazio taldeari.

Bere unerik onenean egongo ez zela jakin arren, Odeik Tokioko Jokoei aurre egitea erabaki zuen, bere lehen jokoak, beste modu batera.

“Asko disfrutatu dot. Oso ondo pasau dot Hiri Olinpikoan, kirolariak ezagutu ditut, munduan dagoen aniztasuna ikusi dot, jende jatorra aurkitu dot… eta esperientzia moduan aberasgarria izan da” esan du Basque Teameko kirolariak.

Tokiorako sailkapena aurrerapauso handia izan da eibartarraren ibilbidean. Orain, jomugan du Paris 2024ko hitzordua.

“Odei Jainagaren helburua orain osasun topea lortzea da, sorbalda errekuperatu behar da, eta gero gora begiratu behar dot eta entrenatu eta indartsu jarri. Joko hauek proba bat izan dira, hurrengo jokoetan ez naiz jaurtitzearekin konformatuko, beste helburu garrantsitsuago batzuk eukiko ditut” baieztatu du Jainagak.