basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 29
uztaila
2021

Bingen Zupiria sailburuak Maialen Chourraut zoriondu du Tokion lortutako zilarrezko dominagatik

Pozik eta eskertuta agertu da piraguista lasartearra komunikabideen aurrean

  • Usurbilen ur lasterren kanala egiteko proiektua martxan dela iragarri du Bingen Zupiriak eta Maialen Chourrauten izena jartzea proposatu du

Etxera itzulita Donostian eskaini du bere lehenengo prentsaurrekoa Maialen Chourrautek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriarekin batera. Agerraldian Basque Teameko koordinatzaile Olatz Legarzak eta Xabier Etxaniz Maialen Chourrauten entrenatzaileak ere parte hartu dute.

Lasarteko palistak, eta Basque Teameko bekadunak, asteartean zilarrezko domina lortu zuen Tokioko Joko Olinpikoetako eslalon piraguismoko K1 finalean. Aurretik Londresen brontzezko domina eta Rion urrezkoa irabazitakoa da Chourraut.

Pozik eta eskertuta agertu da komunikabideen aurrean Chourraut eta etxekoekin lortutakoa ospatu eta gozatzeko gogoa duela azpimarratu du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Lasarteko piraguistaren lana zoriondu du. Horrez gain, aurreratu duenez, Usurbilen, Oria ibaian, Orbeldi urtegiaren inguruan, ur bizien kanala egiteko proiektua mahai gainean dauka Eusko Jaurlaritzak.

Euskadiko eta Gipuzkoako piraguismoko federazioek bultzatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestuko duten proiektua da. Lanak 2022 urte hasieran hasiko dira eta 2023an amaitzea aurreikusten da. Zupiriak aurreratu duenez, kanalari Maialen Chourrauten izena jartzea proposatuko die Jaurlaritzak gainontzeko erakundeei “Chourraut maila handiko kirolaria da, mitoa ere bada dagoeneko, eta uste dugu benetan izen aproposa dela ur bizien kanalarentzat”.