basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 27
uztaila
2021

Maialen Chourrautek historia egin du berriro euskal kirolean

Basque Teameko piraguistak metalen podiuma osatu du, Tokioko Jokoetan zilarra lortuta

Podiumera igotzea lan zaila izango zela zirudien, baina gaur Maialen Chourrautek berriro egin du. Londreseko 2012ko brontzeak atea ireki zuen, Rioko urrea etorri zen gero, eta Tokioko zilarrak Jokoetako eslalon piraguismoko K1 finalean, Lasarteko palistaren kondaira handitu duen lasterketa borobildu du.

Eguna euritsu esnatu da, baina orduak aurrera joan ahala hodeiak desagertzen joan dira Maialen Chourrauti egun eder bat oparitzeko. Eguna hasi du gipuzkoarrak finalerdi trabatu batekin. 23. Atean egin duen ukitu batek zazpigarren postuan utzi du Chourraut 109.92ko denborarekin. Fox australiarraren (105.85), Mintalova eslovakiarraren (107.18) eta Funk alemaniarraren (107.96) denborek estratosferikoak ziruditen, baina Maialen Chourrautek eta bere entrenatzaile Xabier Etxanizek lasai ziruditen.

Hala zen. Estrategia aspaldi ezarrita zegoen, Maialen Chourrautek Tokiora joandako Basque Teameko taldeari ondorengo prentsaurrekoan esan dionez: “Xabi Etxaniz nire teknikari eta senarrak esandakoa bete egin da eta bejondaiola! Ricardarekin eta Jessicarekin obsesionatuta igaro dut zikloa, ni baino azkarragoak direlako, baina berak nire kartak jokatu behar nituela ziurtatzen zidan, eta zuzen zegoen”.

Maialenek eta Xabik talde perfektua osatzen dute. Maialenek ondo baino hobeto marraztu du uretan Xabik markatu dion guztia. Maialen sendo eta oso pozik ikusi dugu Kasaiko kanalean nabigatzen, presiorik gabe, izan ere, duela egun batzuk esan zuen bezala, ez du ezer galtzeko: “Gakoa momentua bizitzea izan da, presente egotea eta balio ez duten gauzak eta akatsak atzean uztea”.

Maialenen aurpegia aldatu egiten da irteeran, Maialen hitzordu handietan, une zehatzetan, beste pertsona bat bihurtzen da. Hala gertatu da gaur Tokion. Hirugarrena izan da irteera hartzen. Zirkuitua zaila zen, baina ez du akatsik egin eta denbora oso ona egin du, 106.63, baina gainerako lehiakideak jaitsi arte itxaron behar zen, faboritoak tartean zeudelako. Banan-banan erori dira: Woods, Jones, Zwolinska, Wegman…Horn italiarra gertu izan da, baina 106.93ko emaitzarekin ez du Chourraut gainditu. Bai, Ricarda Funkek, 105.50eko emaitzarekin. Mintegovak bere jaitsieran egindako akatsek brontzezko domina ziurtatu diote Chourrauti eta poza lehertu egin da Jessica Fox 24. atean egindako akats batengatik zigortu dutenean.

Chourraut eta Etxanizen malkoek dena esaten zuten. Biek badakite zer kostatu zaien honaino iristea, eta etxetik jarraitzen dieten senide eta lagun guztiei eskaintzen diete gaurko emaitza, batez ere Ane alabari.

Maialen da domina bat lortu duen eslalom piraguista beteranoena, tartean urrea poltsikoratuta eslalom piraguismoko hiru domina lortu dituen lehen emakumea, brontzezkoa barne.

Maialen Chourraut mito bihurtu da Tokion, euskal kirolean olinpiar palmares onena duen pertsona.