
Domina batekin amets egiteaz gain, nabigazio ona egin nahi du Maialen Chourraut piraguistak Tokioko finalean
Maialen Chourraut piraguistarekin izan gara Joko Olinpikoetako finalerdiari eta finalari buruz solasean. Hauxe esan digu:
“Maialen Chourrautek Joko hauetan amets bat bat dauka eta helburu bat dauka. Ametsa da domina, berdin zait ze koloretakoa den. Helburua da maialen azkar eta sendo bat uretan ikustea; behin lehiaketa amaitu eta gero gustuko dudan Maialen bat ikustea. Etxera bueltatzen banaiz Maialen sendo hori ikusita, pozik buelatatuko naiz etxera”.
“Guztia da zaila. Konpetizioa hastea ere ez da erreza baina egia da semifinalaren kortea korte gogorra dela eta hor egon behar dela. Gainera zirkuitu berria izango dugu eta berriz ere urduritasun horiek barruan izango ditugu”.