basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 25
uztaila
2021

Maialen Chourraut eta Ander Elosegi Basque Teameko piraguistak finalerdietara pasa dira Tokioko Jokoetan

Maialen Chourraut txapeldun olinpikoa K1ean eta Ander Elosegi diploma olinpikoa C1ean, hurrengo kanporaketan kokatu dira, biek sailkapen jardunaldi sendoa egin eta gero.

Bi domina olinpikoren jabea seigarren postuan bukatu du lehen jaitsiera 108.97 segundoko denborarekin, 24. atean egindako ukituagatik 2 segundoko penalizazioa jaso ostean; bigarrenean, berriz, bosgarren amaitu du, eta jaitsiera garbia egin du, zigorrik gabe, 105.13 segundoko markarekin. Denbora onena zuten 24 palistak pasa dira finalerdietara. Maialenek bosgarren marka onena egin du, eta bere nabigazioa aurkitu duela adierazi du. Ahalegin guztiak bere senide eta lagunei eskaini nahi izan dizkie, eta bereziki Ane alabari, oraingoan ezin izan baitu gurasoekin bidaiatu.

Bestalde, Ander Elosegi egungo Munduko txapeldunordeak zortzigarren bukatu du bere lehen jaitsiera, 4 segundoko penalizazioarekin 8. eta 23. ateetan, 103.78 segundoko denborarekin. Bigarrenean laugarren izan da, zigorrik gabe, eta 101.51ko denbora egin du. Kronorik onenak zituzten 15 palistak sartu dira finalaurrekora.

Bihar, astelehena, C1eko finalerdia eta finala jokatuko dira, eta Ander Elosegi podiumera igotzen saiatuko da, orain arte egin dituen hiru Jokoetan lortutako bi laugarren eta zortzigarren postuen ostean. Irungo piraguistak Tokiora joandako Basque Teameko komunikazio taldeari adierazi dionez, gaurko denborak ez dira erabat adierazgarriak, gaur txartela lortzeko kontserbadorea izan baita, baina badaki bere maila ematen badu hor egon daitekeela. Finalerdian hamar onenen artean sartzen bada, Anderrek finala jokatuko du.

Chourrautek hirugarren domina bilatuko du egun bat beranduago; K1eko finalerdia eta finala uztailaren 27an jokatuko dute eta.