basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Arraunketa 24
uztaila
2021

Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria finalerdietarako sailkatu da Olinpiar Jokoetan

Virginia Diaz eta Aina Ciden lemazainik gabeko biak (w2-) debut arrakastatsua egin du Tokioko Olinpiar Jokoetan, hirugarren postuan amaitu baitu sailkapen estropada eta hurrengo fasera igaro baita. Hala ere, estropada bukatu bezain pronto, Tokiora joandako Basque Teameko komunikazio taldeari Virginiak esan dio, txartela lortu arren, gaur ez dutela egun handirik izan.

Diazek eta Cidek ez dute estropada hasiera ona egin, baina azken zatian ondo aritu dira. 500 metroetan laugarren zihoazen, Zeelanda Berria, Danimarka eta Irlandaren atzetik. Egoerak hobera egin du hurrengo 500 metroetan. Zeelanda Berriko eta Danimarkako taldeek euren postuei eutsi diete, baina Virginia eta Aina hirugarrenera pasa dira, Danimarkatik 4.00ra eta Zeelanda Berritik 9.04ra jarrita. 1.500 metroetan, Diazen eta Ciden eta irlandarren arteko borrokak ez du etenik izan, eta trebolarenak 1.2 aurreratu dira.

Ohi duten bezala, azken 500 metroetan iritsi da estropadaren zatirik onena. Ohikoa da gutxiagotik gehiagora joatea eta gaurko eguna ez da salbuespena izan. “Azken metroetan konpondu egin dugu, alboko haizea zegoen, eta horrelakoetan garrantzitsua da elkar ulertzea; akats batzuk konpondu behar dira finalaurrekoari begira”, adierazi du Virginiak.

“Lehiaketa olinpikoan izotzaldia urtu dute urduritasuna murrizteko eta garrantzitsuena txartela lortu izana da”, gaineratu du Marcos Cesar Morales Basque Teameko entrenatzaileak.

Lehenengo hiru ontzi zuzenean sartzen ziren finalerdietara, eta beraz, Virginia Diaz eta Aina Cid hurrengo fasean izango dira bigarren aukerakoa jokatzeko beharrik izan gabe. Finalerdia uztailaren 27an jokatuko dute.