basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 24
uztaila
2021

Maialen Chourraut Basque Teameko piraguistak Tokioko lehiaketari aurre egingo dio “galtzeko ezer izan gabe”

Maialen Chourraut egungo txapeldun olinpikoa Tokioko Jokoetan lehian hasiko da bere bi dominek ematen dioten bermearekin, 2012ko Londresko brontzearekin eta, batez ere, 2016ko Rioko urrearekin. Horrek presio edo karga gehigarria dirudien arren, Basque Teameko piraguistak esan du “galtzeko ezer izan gabe” iritsiko dela hitzordura, agian metalek ezartzen duten karga hipotetiko hori arinduz. Horrela gertatu da da pandemiaren ondorioz gehiegi luzatu den olinpiar ziklo honetan. Rioko urreak pisu erantsia ekarri dio Gipuzkoako palistari, baina orain beste modu batera ekingo dio erronkari. Lehenik eta behin, Lasartekoak gauzak argi izan nahi ditu uretan, eta pausoz pauso joan nahi du; finalean dena eman nahi duela adierazi du, baina horretarako lehenik finalera iritsi behar dela dio.

Maialenek hirugarren aldiz igo nahi du podiumera. Azken bost urteak luzeak eta astunak izan dira Chourrautentzat, bereziki azken urte hau, baina, aldi berean, azpimarratu du Jokoen atzerapena ondo etorri zaiola hitzordu handira hobeto prestatuta iristeko. Lasartearraren lehen oztopoa uztailaren 25ean Kasai Canoe Slalom Centre delakoan jokatuko den sailkatze saioa izango da.