basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 24
uztaila
2021

Ander Elosegi Basque Teameko piraguistak podiumean sartu nahi du Tokioko Jokoetan

Ander Elosegi, eslalon piraguismoko egungo Munduko txapeldunordea C1ean, Tokioko Olinpiar Jokoetan dominengatik borrokatzen saiatuko da. Irungo palistak badaki zer den hitzordu mota hauetan lehiatzea, Japoniako hiriburukoak bere laugarren Jokoak baitira, Beijing 2008, Londres 2012 eta Rio 2026 jokoetan parte hartu ondoren, eta gainera hiru diploma irabazi eta gero. Ander lau Olinpiar Jokoetan parte hartuko duen lehen euskal gizonezkoa da.

Anderrek Tokiora joandako Basque Teameko komunikazio taldeari esan dionez, uztailaren 25eko sailkatze txandari gogotsu eta konfiantzaz ekingo dio, hiru aste baitaramatza Japonian egokitzapen lanetan. Aklimatazio-prozesua ondo joan da, baina azpimarratu du zailtasun handienetako bat kanalaren uraren tenperatura altua dela. Zirkuitu itxia denez, ura gehiegi berotzen da eta horrek atleten gorputzen  tenperatura igotzea eragiten du, hau murriztu ahal izateko izotzezko txalekoak behar izateraino.

Egunotan, kanala ondo aztertzen eta mugimendu guztiak probatzen aritu izan da Elosegi. Jaitsiera sendoak eginez sailkatze fasea gainditzea eta finalaurrekora pasatzea da bere lehen helburua.