basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 12
uztaila
2021

Basque Team Jokoen hasierarako dotoretu egin da

– Fundazioak Tokioko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan lehiatuko diren euskal kirolariei laguntzeko publizitate-kanpaina hasiko du

– Ostegun honetatik irailaren hasierara arte, kirol-hitzordu handiari buruzko telebista-iragarkiaren eta irrati-kuñen emisioa kanpo-publizitate kanpaina batekin osatuko da, Bilbo, Donostia eta Gasteizko hiri-garraio publiko nagusietan

‘Kirolak Erotzen Gaitu’ lelopean, Tokioko olinpiar eta paralinpiar Jokoei aurre egiteko pasioari aipamen egiten dion kanpaina abian jarriko du Basque Teamek, goi mailako euskal kirola sustatzen duen fundazioak. Telebistarako iragarkian eta irratirako kuñetan nabarmentzen den bezala, azken urte eta erdian bete-betean jo du covid-19ak sortutako pandemiak eta “hilabeteetako larritasuna eta ziurgabetasuna eta gero, lehiatzeko, distiratzeko, gozatzeko eta Munduaren aurrean agertzeko unea iritsi zaie kirolariei”.

Testuinguruak baldintzatuta, olinpiar zikloa inoiz baino luzeagoa eta gogorragoa izan da. Horregatik, Basque Team fundazioak kirolariek egindako sakrifizioari balioa eman nahi dio, eta gizarteari dei egiten dio bat egiteko eta horiek animatzeko, hitzordu olinpikoak eta paralinpikoak ilusioz eta erokeria osasuntsuz sentituz, haurtzaroan eta nerabezaroan egiten den bezala. Mota honetako egitasmoekin, hain saiatuak diren hainbeste kirolari izatearen harrotasuna helarazi nahi dio Fundazioak gizarteari, hain une berezian, horien guztien lorpenen berri emateaz gain.

Gainera, kanpaina mediatikoa indartu egingo da, 2016an Rio de Janeiroko Joko olinpikoak eta paralinpikoen haritik egin zen kanpo-publizitate kanpainaren antzeko beste kanpaina batekin. Aurten ere goi mailako euskal kirolarien espiritu olinpikoarekin jantziko dira hiru hiriburuetako kaleak. EAEko hiru hiriburuetako garraio publiko nagusiek beren-beregi sortutako irudi bat eramango dute, eta bertan jasotzen denez, oraingoan bai, 2020an atzerapen bat izan arren, 2021ean kirolari olinpikoak eta paralinpikoak Tokiora joango dira. Horrela, Bilboko metroaren eta tranbiaren linea bat, Donostiako Topoa eta bizikleta-karguak eta Gasteizko tranbia gure kirolariekin ‘jantziko’ dira ia jokoak amaitu arte.

Publizitate kanpaina honek Basque Team Fundazioak duela hilabete batzuk abian jarritako Tokioko Jokoei lotutako komunikazio ekintzak osatzen ditu, ETBn ‘BAT To Tokio’ saioa eskaini baita azken hilabeteetan. Programa horrek, aurrekoak bezala, ‘BAT To London’ eta ‘BAT To Rio’, protagonisten testigantzak bilduta, eliteko kirolaren egunerokoa nolakoa den erakusten du. Ekintza komunikatibo hauek guztiek Japoniako hiriburutik Olinpiar Jokoen eta Paralinpiar Jokoen kobertura mediatiko zuzenarekin itxiko dira.