basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 06
uztaila
2021

Basque Teameko ipuin eta komikien bigarren atala eskuragarri dago

IPUINA ETA KOMIKIA JAITSI 

‘Tokiora bidean’ atalean Fundazioko superheroien abenturak kontatzen dira,  Japoniako hiriburura abiatzen direnean

Lehen komiki eta ipuinaren ondoren, non Basque Team Zentroa aurkezten zen eta protagonistak Fault doktore maltzurraren aurka borrokatzen ziren goi-mailako kirola salbatzeko, bigarren edizio honetan, Maialen Chourraut eta Iñigo Peña piraguistak, Ane Santesteban txirrindularia, Asier García gurpil-aulkiko saskibaloi jokalaria, Elena Loyo maratoilaria eta Lucas Eguibar snowboardlaria, euren taldekide guztien ordezkari gisa, Faulten egitasmo gaiztoak desueztatzeko buru-belarri aritu beharko dira.

Aurtengo eszenatokia Tokiorako bidaia da, bertan jokatuko baitira uda honetan Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak. Basque Teameko kirolarientzat egutegian gorriz markatutako hitzordu bat amesgaizto bihurtuko da, baina euren kirol bertuteekin, eta haien lagun Kattalinen laguntzarekin (beti laguntzen die), protagonistak egoerari buelta ematen saiatuko dira.

‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan, Basque Teamek hainbat material sortzen ditu gazteen artean kirol kultura sendo bat bultzatzeko asmoz. ‘Basque Team eta ekaitz mekanikoa’ izenburua izan zuen lehen atalaren ondoren, ‘Tokiora bidean’ bigarren atal hau sortu dute Paul Caballero ilustratzaileak eta Iker de Arce Arechavala gidoilariak. Ipuina 5 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta komikia, izenburu berarekin, 10 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie.

Basque Team Fundazioak abian jarritako Baloreetan BAT proiektuaren ardatzetako bat da hezkuntza. Profesionala ez den eliteko kirolak aurrera egin nahi duen edozein gizarterentzat balio garbienak jasotzen ditu. Zentzu horretan, Basque Teamek lehen mailako funtzio soziala garatzen du balio horien proiekzioaren bidez.