ekaina
2021
Basque Teamek beste urte batez handitu egin du bekadunen kopurua
- Fundazioak 786.500 euro banatuko ditu 2021ean diru laguntzetan kirolarien eta entrenatzaileen artean
- Beka jasoko duten goi-mailako 73 kirolarietatik 39 emakumeak dira
Goi-mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko, aurreko denboraldian lortutako emaitzak irizpide zorrotzen arabera aztertzen dira, bai markei dagokienez, bai maila absolutuan nazioarteko txapelketa eta lehiaketetan parte hartzeari dagokionez: Europako txapelketak, Munduko txapelketak eta Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak hartzen dira kontuan. Hala ere, osasun-krisiak eragindako aparteko egoeraren aurrean, berariaz aitortu da Basque Team 2020 beka jasotzen duten pertsonek 2021ean zenbateko bereko laguntza jasotzeko eskubidea dutela.
Bekadunek, laguntza ekonomikoez gain, honako hauek ere jasoko dituzte: laguntza biomedikoak (Quirón Salud taldearekin egindako lankidetza-hitzarmenak indartuta), laguntza teknikoak, kirol-psikologia zerbitzua, irudi- eta komunikazio-zerbitzua eta aholkularitza-zerbitzua arlo akademikoan eta lan-munduan sartzean (zerbitzu horretan ari da buru-belarri Fundazioa ‘Laneratzea’ izeneko ekimenaren bitartez).
Aldi berean, nabarmentzekoa da BASQUE TEAMek genero-berdintasuna sustatzeko eta kirolariek gizartearentzat eredugarriak diren balioak izan ditzaten egiten duen apustua. Bekadunei ez zaie onartuko emakumeen aurkako adierazpenik, ezta adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo diskriminatzailerik, eta, oro har, ez da onartuko pertsona edo kolektibo jakin batzuekiko intolerantziarik eragiten duenik, Fundazioak abian jarritako ‘Baloreetan BAT’ proiektuarekin koherentzia bilatuz. Proiektu horren helburua da kirolaren balioak zabaltzea eta aplikatzea, bai enpresaren bai hezkuntzaren arloan.
Bekatutako 73 kirolariez gain, 14 entrenatzailek ere Basque Team Fundaziotik laguntza jasoko dute. Aurten entrenatzaile horien artean nabaria da emakumezkoen gorakada; inoizko kopuru altuena izango da aurtengoa: lau.
Basque Teamen jarraitzen dute orain arte fundazioan ibilbide luzea egin duten kirolariak, besteak beste, Maialen Chourraut (urrea Rion, 2016an, eta brontzea Londresen, 2012an eslalon piraguismoan), Ander Elosegi (diploma olinpikoa Beijing, Londres eta Rion eslalon piraguismoan), Iñigo Peña (diploma Rion, sprint piraguismoan), Tania Calvo (diploma Rion, pistako txirrindularitzan), Lucas Eguibar (snowboardcrosseko egungo Munduko txapelduna eta 2015eko Munduko Kopako irabazlea), Asier Garcia (zilarra Rio 2016an, gurpil aulkiko saskibaloian) edota Amador Granados (brontzea Rio 2016an, pistako txirrindularitza egokituan).
Hauek dira Basque Teamek 2021ean bekatutako kirolariak
‘Basque Team Kirolariak’ bekak: Entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntzak dira.
- Agurtzane Eguiluz (gurpil aulkiko saskibaloia)
- Ainhoa Hernandez (eskubaloia)
- Aitzpea Gonzalez (arraunketa olinpikoa) (bekadun berria)
- Amaia Erbina (errugbia)
- Ana Usabiaga (pistako txirrindularitza)
- Ander Elosegi (eslalom piraguismoa)
- Ane Barandiaran (softbola)
- Ane Santesteban (txirrindularitza)
- Arantza Moreno (xabalina jaurtiketa)
- Aritz Aranburu (surfa)
- Asier García (gurpil aulkiko saskibaloia)
- Bárbara Plá (errugbia)
- Begoña Lazcano (sprint piraguismoa)
- David Mouriz (gurpil aulkiko saskibaloia)
- Diego Arana (belar-hockeya)
- Ekain Jiménez (pistako txirrindularitza) (bekadun berria)
- Elena Loyo (maratoia)
- Estibaliz Álvarez (softbola)
- Eukene Larrarte (pistako txirrindularitza) (bekadun berria)
- Garazi Sánchez (surfa)
- Hamid Ben Daoud (maratoia) (bekadun berria)
- Higinio Rivero (sprint piraguismo egokitua)
- Iker Sastre (mahai-tenis egokitua)
- Illart Zuazubiskar (pistako txirrindularitza)
- Imanol Rojo (iraupen-eskia)
- Iñigo Llopis (igeriketa egokitua)
- Iñigo Peña (sprint piraguismoa)
- Ivan Fernández (maratoia) (bekadun berria)
- Jaime Romero (pistako txirrindularitza) (bekadun berria)
- Joan Crespo (eslalom piraguismoa)
- José María Avendaño (gurpil aulkiko saskibaloia)
- Juan del Campo (eski alpinoa)
- Julen Aginagalde (eskubaloia) (bekadun berria)
- Juan José ‘Kako’ Aramburu (tiro olinpikoa, skeet)
- Klara Olazabal (eslalom piraguismoa)
- Leticia Canales (surfa)
- Lide Erbina (errugbia)
- Lucas Eguibar (snowboarda)
- Lucía García (futbola)
- Maialen Chourraut (eslalom piraguismoa)
- Maitane Etxeberria (eskubaloia)
- Mariasun Quiñones (futbola)
- Mikel Unanue (curlinga)
- Miren Lazkano (eslalom piraguismoa)
- Nadia Erostarbe (surfa)
- Nahikari García (futbola)
- Oihane Otaegi (curlinga)
- Pablo Carrera (tiro olinpikoa, pistola)
- Rebeca Carrera (softbola)
- Rodrigo Ibáñez (karatea)
- Tania Calvo (pistako txirrindularitza)
- Teresa Errandonea (atletismoa-hesiak) (bekadun berria)
- Uribarri Barrutieta (errugbia)
- Virginia Díaz (arraunketa olinpikoa)
- Amador Granados (pistako txirrindularitza egokitua)
- Andy Criere (surfa)
- Gontzal García (curlinga)
- Itxaso Mungira (atletismo egokitua)
- Jon Carazo (arraunketa olinpikoa)
- Rakel Mateo (triatloi egokitua)
- Aingeru Garay (eski alpinoa) (bekadun berria)
- Álvaro Romero (snowboarda) (bekadun berria)
- Ariane Ochoa (surfa)
- Carlos Tobalina (atletismoa-pisua)
- Eider Merino (txirrindularitza)
- Ian Ponciano (skatea)
- Jose María Mendiola (judoa)
- Lourdes Oyarbide (txirrindularitza)
- Maialen Axpe (atletismoa-pertika jauzia)
- Maialen Oiartzabal (freestyle eskia) (bekadun berria)
- Mikel Linacisoro (eskalada)
- Olatz Arregui (eslalom piraguismoa) (bekadun berria)
- Ziortza Isasi (txirrindularitza)
- Adrián García Yañez (gurpil aulkiko saskibaloia)
- Ainhoa Artolazabal (pistako txirrindularitza)
- Ainhoa Rodriguez (gurpil aulkiko saskibaloia)
- Ander Altuna (pistako txirrindularitza)
- Ane Cano (surfa)
- Aritz Fernández (eslalom piraguismoa)
- Ekaitz Saies (sprint piraguismoa)
- Iker Ekaitz Libano (sprint piraguismo egokitua)
- Isaac Pousada (igeriketa egokitua)
- Leire Otaegi (curlinga)
- Marcos César Morales (arraunketa olinpikoa)
- Pablo Cabezuelo (surfa)
- Xabier Etxaniz (eslalom piraguismoa)
- Xabier Taberna (eslalom piraguismoa)