basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 05
ekaina
2021

Aritz Aranburu Tokiorako txartelik gabe geratu da Munduko Txapelketako zortzigarren kanporaketa ez gaindituta

Aritzek bazekien El Salvadorreko munduko surf jardunaldi honek dena erabakiko zuela. Zarauztarrak berak atzo bere sare sozialetan idatzi zuen bezala, gaurkoa zen eguna loria erdiesteko edo dena galtzeko guztira 12 jokoan izan dituen txapelketa honetan, zazpi emakumeentzat eta bost gizonentzat.

Aritzek ahalegin guztiak egin ditu, amaierara arte saiatu da, El Salvadorreko hitzordu handi honetan bere surfik onena erakutsiz, garai batean bezala. Basque Team Fundazioari txandaren amaieran esan dionez, surfa programa olinpikoan sartzeak haize freskoa ekarri die surflari beteranoei, eta Aritzen kasuan, surfeko elitean 25 urte egin ondoren, motibazio horrek berpiztu egin du.

Atzo oso gertu izan zuen Tokioko Jokoetan parte hartzeko txartela. Seigarren txandara pasa izan balitz, lortuko zukeen, baina atarian geratu zen. Gaur olatu bakarra falta izan zaio La Bocanako podiumean jokatu den erepeskako zortzigarren txanda gainditzeko. Aritzek 6.00 batekin puntuatutako olatu bat zamalkatu du eta 4.60ko baina manuel Selman txiletarra, 12.60 punturekin, eta Vasco Ribeiro portugaldarra, iragan errondetan kanporatzeagatik mendekua hartu duena, 11.84 punturekin, sailkatu dira hurrengo faserako.

Oraindik denbora asko falta da hurrengo Jokoetarako, baina hurrengo ziklo olinpikoa dagoeneko hasi da eta kontuan hartuta 2024an Pariseko surf txapelketa Tahitin egingo dela, Aritzi ondo baino hobeto datorkion olatu batean, agian borrokan jarraitzea erabakiko du olinpiar txartel preziatua lortzeko.