basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 03
apirila
2021

Aranburu Mundialeko bosgarren kanporaketara iritsi da, eta Ochoak, Erostarbek eta Canalesek agur esan diote txapelketari

El Salvadorreko munduko surf txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatu da gaur, eta Ariane Ochoa izan da El Sunzaleko podiumean uretara sartu den lehen partaidea, errepeskaren laugarren kanporaketari dagokion txandan. Serie horretan lehiakide gogorra izan du, Sally Fitzgibbons beteranoa, eta emaitza bikainak lortu ditu 20 minutuko tartearen hasieratik: 7.50, 8.00 eta 9.50. Australiarrak puntu bikainak lortu ditu, eta aurrean jarri dute zalantzarik gabe. Arianek, beraz, bigarren postua bilatu behar zuen. Basque Teameko surflariak gutxigatik, baina 7.76ko emaitzarekin gainditu du Emily Gussoni italiarraren 7.73ekoa.

Nadia Erostarbek ezin izan du laugarren txanda irabazi. Oso gutxigatik, lau hamarrenengatik bakarrik, geratu da Zarauzko surflaria Munduko txapelketatik kanpo. Claire Bevilacqua italiarrak (12.44) eta Delfina Morosini uruguaitarrak (7.30) Nadia gainditu dute.

Leticia Canales izan da eguneko beste kaltetuetako bat. Sopelako surflariak laugarren bukatu du bere txanda. 3.00ko eta 4.37ko olatuak ez dira nahikoa izan Tokiorko sailkatuta dagoen Anat Lelior (10.37) eta Amuro Tsuzuki (9.77) israeldarrak goiko postuetatik kentzeko. Horrela, Leticia El Salvadorreko Munduko txapelketatik at geratu da.

El Salvadorko goiza amaitzeko, Ariane uretara itzuli da, pauso bat gehiago ematen saiatu da lehiaketa paraleloan; hala ere, hurrengo fasean, oso zaila izan du, Anat Lelior eta Rachel Presti bezalako surflari handien aurrean. Itsasoak ez du olatu handirik eskaini eta 3.53a ez da nahikoa izan aurrera egiteko. Ariane Ochoak agur esan dio txapelketari, bosgarren kanporaketan.

Eguerdian, berriz, eguneko momenturik alaiena bizi izan dugu. Aritz Aranburuk surf itzela eginda aho zabalik utzi ditu La Bocanako podiumean bildutako jarraitzaile guztiak. Basque Teameko kirolariak bere estilo sendoa paseatzera atera du, WCT munduko zirkuitu pribatu nagusian birritan lehiatzera eraman zuena. Vasco Ribeirok eta Ketut Agus Adityak ezin izan dute ezer egin Aranbururi eman dizkioten 6.17 eta 7.50eko olatuen aurrean. Surflari gipuzkoarrak Tokioko Jokoetarako sailkapena gero eta gertuago du.