basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 01
ekaina
2021

Aritz Aranburu Munduko surf txapelketako laugarren kanporaketara pasa da eta Leticia Canales eta Ariane Ochoa bigarren aukerako fasera erori dira

Aritz Aranburuk erakustaldia eman du Salvadorko Munduko surf Txapelketako hirugarren jardunaldiko lehen txandan. Zarauztarra nagusitasunez gailendu da, nahiz eta Joan Duru, Europako surflari garrantzitsuenetako bat hamarkada bat baino gehiagoz, eta baita Bryan Perez Salvadorreko surfaren promesa handia ere aurkari moduan izan. 6.00 puntuko olatu batekin Aritz hasieratik jarri da lehen postuan eta amaieran, 7.67ko olatu batek laugarren kanporaketarako txartela eman dio. Duru frantziarra ere bertan izango da.

Ariane Ochoak ez du zorterik izan, eta bigarren aukerako kanporaketa jokatu beharko du hemendik aurrera. WQS zirkuitu pribatuan gorengo postuetan dauden bi surflari egokitu zaizkio bere txandan: Costa Ricako Leilani Mcgonagle eta Peruko Daniela Rosas. Eurak ziren faboritoak eta eurek egin dute aurrera 11.06ko eta 9.87ko emaitzekin. Ariane laugarren postuan geratu da 5.95koarekin.

Arianek bezala, Leticia Canalesek ez du egunik onena izan eta ezin izan du hirugarren kanporaketatik pasa. Surfeatutako olatuak, bat 0.77koa eta bestea 3.07koa, ez dira nahikoak izan, Pauline Ado bezalako surflarien aurrean. Berarekin batera Candelaria Resano nikaraguarra ere izango da laugarren kanporaketan. Leticiak multzoko laugarren postuan bukatu du eta errepeska jokatu beharko du.

Hain zuzen ere, txapelketa paralelo horretako lehen kanporaketan, Nadia Erostarbek surf ikaragarria erakutsi du, txandaren hasieran 8 puntutik gorako bi olatu lortuta, bigarren faserako txartela ziurtatzeko. Zarauztarra eroso ibili da eta Mirna Boelsna holandarrarekin batera egin du aurrera. Biek bizirik jarraitzen dute txapelketan.