basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 31
maiatza
2021

Ariane Ochoa, Leticia Canales eta Aritz Aranburu hirugarren kanporaketara igaro dira Munduko surf txapelketan; Nadia Erostarbek eta Andy Crierrek bigarren aukerako kanporaketa jokatu beharko dute

Nadia Erostarbe izan da eguneko ezusteko nagusia, El Salvadorreko Munduko Txapelketako lehen kanporaketan erorita. Estatistikek eta WQS zirkuituko zerrendan zuen hamabosgarren postuak surflari zarauztarra bere txandako faborito bezala jartzen zuten, baina errealitatea nahiko ezberdina izan da Sunzalen jokatutako seriean. Marcela Machado uruguaitarraren eta Advah Bar Sade israeldarraren artean geratu da lehen bi postuak lortzeko lehia. Txanda amaitzeko 6 minutu falta zirenean Nadiak 4.40ko olatu bat behar zuen, baina ez du lortu. Bigarren aukerako kanporaketetan lehiatu beharko du hemendik aurrera.

Andy Crierek zorte hobea izan du La Bocanako podiumean. Donostiarra bigarren postuan igaro da hurrengo kanporaketara. Nadia bezala, printzipioz bigarren fasera joateko faboritoetako bat zen, baina Alan Cleland mexikarra, Dwight Pastrana portugaldarra eta Trinidad eta Tobagoko Garren Pryce surflarien aurka gogor egin behar izan du lan. Txanda amaitzeko sei minutu falta zirenean Andyk 4.48ko olatua behar zuen kanporatua ez izateko eta minutu bat geroago 5.37koa erdietsi du, horri esker txartela lortuz.

Lehen kanporaketako txanden ostean, bigarrena hasi da. Ariane Ochoak surf sendoa erakutsi du azken aldian izan dituen txapelketa guztietan bezala, azkena Caparicako Surf Fest txapelketa. Txanda-buruan jarri da eta ez du lidergoa galdu 20 minutuetan. Bere bi olatu onenek 9.93 eman diote, eta hirugarren kanporaketarako txartela eskuratu du, Alyssa Spencer estatubatuarraren 5.33koaren, Havanna Cabrero portugaldarraren 5.23koaren eta Lucy Campbell britainiarraren 3.63koaren aurretik bukatuta.

Leticia Canalesek ere ez du arazorik izan txapelketan aurrera egiteko. 3.83ko olatu batek eta 4.83ko beste batek txandaren gorengo tokian jarri dute, eta lehiakideek  ez dute postu hori inoiz mehatxatu. Sopelako surflariak nagusitasunez irabazi die Nilbie Blancada filipinarrari, Paige Alms kanadarrari eta Rheanna Rosenbaum belgikarrari. Are gehiago, txandaren amaieran 4.50eko olatu bat hartu duenean, 9.33ko emaitzarekin amaitzeko.

Aritz Aranbururen txanda oso zirraragarria izan da. Basque Teameko surflariaren aurkariak, Gearoid Mcdaid irlandarra, Ryan Callinan australiarra eta Jose Lopez venezuelarra, eskuragarriak ziren. Hala ere, zarauztarra hirugarren izan da denbora askoan eta emaitza amaieran bideratu behar izan du. Azken olatuak hirugarren kanporaketarako sarbidea eman dio azken hasperenean.

Aritzen ostean, Andy Criere uretara itzuli da gure surflarien parte-hartzea ixteko txapelketako bigarren jardunaldan. Txanda zaila egokitu zaio, WCT gorengo zirkuitu pribatuko surflariekin, Owen Wright eta Filipe Toledorekin, eta Santiago Muñiz argentinarrarekin. Andyk txandako zati handi bat lehen eta bigarren postuetan egin du, baina Muñizi ondo puntuatutako azken olatu batek pasea kendu dio euskaldunari. Bigarren aukerako kanporaketa jokatu beharlko du Crierrek.