basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 30
maiatza
2021

Ariane Ochoa, Leticia Canales eta Aritz Aranburu bigarren kanporaketara igaro dira El Salvadorreko Munduko txapelketan

Uste baino beranduago, gaur hasi da El Salvadorreko Munduko Txapelketa gure surflarientzat. Emakumeek Sunzaleko podiumean surfeatu dute gaur. Ariane Ochoa izan da Basque Teameko surflarien artean lehena uretara sartzen, eguneko zazpigarren txandan. Bilbotarra buru izan da bere txandan, eta 9.73rekin (5.00eko olatuak eta 4.73ko olatuak osatua) Noa Lelior israeldarra, Lucile Jarrad argentinarra eta Sauma Hörvallius suediarra gainditu ditu.

Bestalde, Leticia Canalesek Anat Lelior israeldarra, Deva Perez suediarra eta Urzala Weis afganiarra izan ditu aurkari hamargarren txandan. Itsasoak aukera gutxi eman dizkie kirolariei, olatuak bereziki eskasak izan baitira euren seriean. Lehen posturako lehia Canales eta Leliorren artean geratu da, baina azkenean sopeloztarrak eraman du txandako garaipena, Tokioko Jokoetarako sailkatuta dagoen aurkari baten aurrean. Leticiak bi olatu zamalkatu ditu, bata 6.00ekoa eta bestea 5.60koa, eta horiekin lortu du azken emaitza. Lelior ere bigarren kanporaketara pasa da 5.17ko olatu batekin eta 1.07ko beste batekin.

Gizonezkoetan ditugun ordezkariak arratsaldean hasi dira lehian La Bocanako podiumean. Aritz Aranburuk ez du arazorik izan bigarren kanporaketara igarotzeko. Hasiera batean zailtasun handirik ez zuen txanda batean, aurreikuspenak bete ditu eta puntuaziorik onenak eskuratu. Guztira 10.10 punturekin gainditu ditu Stanley Norman britainiarra, Lucas Bay daniarra eta Jackson Obando nikaraguarra. Norman gazteak bakarrik egin dio aurre Zarauzko surflari beteranoari, 3.17ko olatu batekin eta 4.13ko beste batekin.

Bihar Nadia Erostarbe eta Andy Criere sartuko dira uretan goizean goiz lehen kanporaketa itxiko duten txandetan.