basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 27
maiatza
2021

‘Kako’ Aramburuk, Fernando Michelenak eta Ager Solabarrietak tiroaren mundua erakutsiko digute ‘BAT To Tokio’ saioaren zortzigarren atalean

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan

Aste honetan, Basque Team Fundazioaren saioa, Akhonmedia ekoiztetxeak egina, tiro olinpikoari buruzkoa da, eta hiru protagonista ditu: Juan Jose ‘Kako’ Aramburu, Fernando Michelena eta Ager Solabarrieta. ‘Huts egiteak, tokirik ez’ izenburua duen atala maiatzaren 30ean izango da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko ‘Helmuga’ programan. Ondoren, atal guztiak ikusi ahal izango dira (euskaraz eta gaztelaniaz) Basque Team Fundazioaren youtube kanalean.

Aste honetako hiru protagonistek kirol minoritarioa aukeratu dute, horretan huts txikiena egiteak sistematik kanpo geratzea eragin dezake. Bekak eta laguntzak emaitzen arabera jasotzen dira, eta kirol honen kasuan, zehaztasun handiena ezinbestekoa da. Ager Solabarrieta eta Fernando Michelena tiratzaile paralinpiarrei ezintasunek ez diete maila gorenean lehiatzea eragozten. Beraiek esaten duten bezala, zeure buruaren aurka lehiatzen zara eta garrantzitsuena da presioa eta urduritasuna  eramaten jakitea.

Fernando eta Agerrek bezala, burua hotz izatea beharrezkoa dela esaten du Aramburuk. Kontzentrazioari eustea ezinbestekoa da akatsik onartzen ez duen diziplina baten gorenean jarraitzeko. 2011n Munduko txapeldun izan zen eta Japoniako hiriburuan hirugarren aldiz jokoetan lehiatzera irits daitekeen norbaitek baieztatzen du hori.Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan

Aste honetan, Basque Team Fundazioaren saioa, Akhonmedia ekoiztetxeak egina, tiro olinpikoari buruzkoa da, eta hiru protagonista ditu: Juan Jose ‘Kako’ Aramburu, Fernando Michelena eta Ager Solabarrieta. ‘Huts egiteak, tokirik ez’ izenburua duen atala maiatzaren 30ean izango da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko ‘Helmuga’ programan. Ondoren, atal guztiak ikusi ahal izango dira (euskaraz eta gaztelaniaz) Basque Team Fundazioaren youtube kanalean.

Aste honetako hiru protagonistek kirol minoritarioa aukeratu dute, horretan huts txikiena egiteak sistematik kanpo geratzea eragin dezake. Bekak eta laguntzak emaitzen arabera jasotzen dira, eta kirol honen kasuan, zehaztasun handiena ezinbestekoa da. Ager Solabarrieta eta Fernando Michelena tiratzaile paralinpiarrei ezintasunek ez diete maila gorenean lehiatzea eragozten. Beraiek esaten duten bezala, zeure buruaren aurka lehiatzen zara eta garrantzitsuena da presioa eta urduritasuna  eramaten jakitea.

Fernando eta Agerrek bezala, burua hotz izatea beharrezkoa dela esaten du Aramburuk. Kontzentrazioari eustea ezinbestekoa da akatsik onartzen ez duen diziplina baten gorenean jarraitzeko. 2011n Munduko txapeldun izan zen eta Japoniako hiriburuan hirugarren aldiz jokoetan lehiatzera irits daitekeen norbaitek baieztatzen du hori.