basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 25
maiatza
2021

BAT To Tokio: ‘Norbere mugetatik harago’

Atal honek distantzia ezberdinetan lehiatzen diren emakumeak ditu ardatz: Elena Loyo maratoilaria eta proba laburragoak jorratzen dituzten Itxaso Munguira eta Tania Castillo paratletak. Atalaren hiru protagonistak oso urrun iritsi dira programa olinpikoan zein paralinpikoan izarra den kirolean, atletismoan. Itxaso Munguira eta Tania Castillo paratletentzat libre sentitzeko modu bat izan da kirol hau, eta pixkanaka euren ezintasunek sor diezazkieketen oztopoak gainditzen joan dira. Itxasok eta Taniak bezala, Elena Loyok ere ahalegin itzela egin behar izan du bere helburua oso denbora laburrean lortzeko: Tokioko Jokoetako maratoi proban lehiatzeko gutxieneko marka egitea.