basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 23
maiatza
2021

Ruben Vitoriak garaipena lortu du Portugalgo Caparica Surf Fest txapelketan

Basque Team eta Euskal Herriko Surf Federazioaren bikaintasun-proiektuko kideak 3.000 puntu eskuratu ditu eta 11. kokatu da WSLren Europako zerrendan

Costa da Caparicako (Portugal) Praia do Paraiso hondartza lainotuta agertu da goizean, baina metro eta metro erdiko olatuekin, poz handia eman dio Ruben Vitoriari. Zarauztarrak 2020. urtea ebakuntza batekin amaitu zuen, oinean haustura bat zuelako. Ez du, beraz, bere garairik onenetako bat bizi izan, baina pandemiak lehiaketetan eragin duen geldialdia aprobetxatu du lesioa erabat gainditzeko eta buru-belarri prestatzeko.

33.a izan zen aurreko astean Portugalen jokatutako Santa Cruz Pro txapelketan, eta gaur lortutako 3.000 puntuek World Surf Leagueko Europako rankingeko 11. postuan jartzen dute. Beraz, ondo kokatuta dago CTra sarbidea ematen duten Challengers txapelketetan postu bat lortzeko borrokan.

Ruben 64ko errondan sartu zen Caparica Surf Fest txapelketan, eta hasieratik eman zuen txapelketa on bat egiteko gai izango zela. Marco Mignot eta Kyllian Guerin frantziarren eta Raul Bormann brasildarraren aurretik pasatu zen hurrengo fasera, lehen postuan.

32ko kanporaketan Jorgann Couzinet frantziarraren, Lenni Jensen alemaniarraren eta Diogo Martins portugaldarraren aurka ere onena izan zen. 16ko kanporaketan aurrera egin zuen Gony Zubizarretarekin batera, Marco Mignot eta Gatien Delahaye frantziarrak kanporatuz. Final-laurdenetan Vicente Romerorekin lehiatu da, 11.83ko emaitza lortuz (bere aurkariak 10.33 lortu du).

Finalerdietan, ezagun handi baten aurka aritu da Ruben, Gony Zubizarreta, euskal jatorriko surflari galiziarraren aurka. Txapelketa honetan zarauztarrak oso puntuazio onak lortu ditu eta txanda hau ez da salbuespena izan. 8.93ko olatu batekin eta 8.70eko beste olatu batekin ia txandaren amaieran, ez dio aukerarik eman Gonyri, zeina El Salvadorreko Munduko Txapelketan ordezko moduan arituko den datorren astean.

Azken pausotxoa baino ez zen geratzen garaipena lortzeko: Charly Martin frantziarraren aurkako finala. Txanda oso berdinduta hasi da, baina euskal surflariak frantziarrak baino puntu gehiago lortu ditu amaieran. 9.40ko olatu batek eta gero 9.13ko beste batek garaipena ziurtatu diote Rubeni. Hondarrean Rubenen zain zeuden, ikurriña hartuta, titulua ospatzeko prest Jatyr Berasaluce eta Filipe Anjos teknikariak.

Rubenen garaipenaz gain, gizonezkoen artean azpimarratzekoa da, halaber, Andy Criere eta Aritz Aranburu Basque Teameko bekadunak 9. eta 17. izan direla, hurrenez hurren.

Emakumezkoetan, Garazi Sanchezen eta Ariane Ochoaren lana nabarmendu behar da, bosgarren postua lortu baitute, eta 9. eta 11. Postuan jarri dira, hurrenez hurren, Europako zerrendan. Beste bizkaitar bat, Leticia Canales, da zerrenda horretako liderra da. Basque Team fundazioaren bekadunak dira denak.