basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 20
maiatza
2021

Loyo maratoilaria eta Munguira eta Castillo paratletak dira ‘BAT To Tokio’ saioaren zazpigarren ataleko protagonistak

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan

Akhonmedia ekoiztetxeak Basque Team fundazioarentzat egindako dokumental saioak atletismoari eskainiko dio kapitulua aste honetan. Distantzia ezberdinetan lehiatzen diren emakumeak ditu ardatz: Elena Loyo maratoilaria eta proba laburragoak jorratzen dituzten Itxaso Munguira eta Tania Castillo paratletak. ‘Norbere mugetatik harago’izenburua duen atala maiatzaren 23an izango da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko ‘Helmuga’ programaren barruan. Ondoren, atal guztiak ikusi ahal izango dira (euskaraz eta gaztelaniaz) Basque Team Fundazioaren youtube kanalean.

Atalaren hiru protagonistak oso urrun iritsi dira programa olinpikoan zein paralinpikoan izarra den kirolean, atletismoan. Itxaso Munguira eta Tania Castillo paratletentzat libre sentitzeko modu bat izan da kirol hau, eta pixkanaka euren ezintasunek sor diezazkieketen oztopoak gainditzen joan dira. Bai Itxaso Munguira Basque Teameko bekadunak, bai Tania Castillo bikaintasun-proiektuko kideak, kirol-jardueraren eta txapelketen bitartez izan dituzten bizipenak eta aberastasunak nabarmentzen dituzte zentzu horretan.

Itxasok eta Taniak bezala, Elena Loyok ere ahalegin itzela egin behar izan du bere helburua oso denbora laburrean lortzeko: Tokioko Jokoetako maratoi proban lehiatzeko gutxieneko marka egitea. Martin Fiz bere entrenatzaileak dioenez, duela ez denbora asko Elena atleta herrikoia zen, talentuduna, baina ez zen profesionalki atletismoan aritzen. Loyok, ingeniari lanbidez, atletismoaren aldeko apustua egin zuen, eta ziklo olinpiko honetan, pixkanaka, bere marka, presio eta muga guztiak gainditu ditu, gorenera iritsi arte.