basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 17
maiatza
2021

Iñigo Llopisek urrea gehitu dio gaur Europako Txapelketan atzo lortutako brontzeari

Basque Teameko igerilariak urrezko domina zintzilikatu du S8ko bizkar erako 100 metrokoan

Iñigo Llopisek Europako titulua irabazi du  Madeiran jokoan den igeriketa egokituko txapelketan. Llopisek erakustaldia eskainita lortu du, Tokioko Joko Paralinpikoetan goreneko postuetan izateko borrokatu daitekeela baieztatuz.

Isaac Pousadak entrenatzen duen eta Basque Team fundazioaren beka jasotzen duen donostiarrak ez du hutsik egin; itsaspeko luze bat eta irteera gogor baten ondoren, lasterketa burua izan da lehen 50 metroetan, eta norabidez aldatzeko bira egin ondoren, Bohdan Hrynenko ukrainarrak mehatxu egin arren, buruan jarraitu du, urrea eskuratu arte, 1:06.09ko denbora eginda. Marka horrekin, gainera, Espainiako errekorra jaitsi du. Sergio Martos valentziarrak osatu du podiuma.

Gaurko domina atzo S8 estilo libreko 400 metrokoan lortutako brontzezkoari gehitzen zaio.