basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 14
maiatza
2021

Higinio Riverok brontzezko domina irabazi du Szegedeko Munduko Kopan

Munduko Kopa bateko proba olinpiko batean lortu duen lehen domina da

Higinio Rivero pozarren dago azken urteetan izan duen bilakaerarekin; gaur Szegedeko Munduko Kopan VL2-200 metroko proban lortutako brontzezko dominak hala erakusten du. Bizkaitarrak Munduko Koparen bat eta Europako txapelketaren bat irabazi ditu orain arte, baina maratoian, ez proba olinpiko batean. VL2koa, gainera, aurtengo udan Tokioko Joko Paralinpikoetan jokatu beharko duena da.

Higiniok laugarren bukatu zuen atzoko sailkapen txandan, Fernando Rufino de Paulo brasildarraren, Norberto Mourao portugaldarraren eta Steven Haxton estatubatuarraren atzetik. Lehen hirurak zuzenean pasatzen ziren finalera. Higiniok, beraz, dena eman behar izan zuen azken unean erabaki zen finalerdian. Ylya Taupianets bielorrusiarrak lehen postuan igaro zuen helmuga, Robert Suba hungariarra (+0.12) eta Higinio Rivero (+0.24) atzetik zituela. ‘Higi’k finalean inoiz ez bezala paleatu du podiumeko hirugarren tokira igotzeko, Rufino de Paulo eta Mouraorekin batera.

“Oso pozik nago egindako lanarekin. Oso gutxigatik sartu nintzen finalean. Baina pixkanaka aurreko postuetara hurbiltzen ari gara”, adierazi dio Higiniok Basque Teami.

Szegedekoa Higiniorentzat pista kuttuna da, hemen lortu baitzuen, 2019ko Munduko Txapelketan, Tokioko Jokoetan parte hartzeko txartela.