Arraunketa
10
maiatza
2021
maiatza
2021
BAT To Tokio: ‘Diziplinak erakusten du bidea’
Atal honek euskal arraunketa olinpikoa du ardatz, gaur egun modalitate honetan aipagarriak diren emakumeen istorioetan sakonduz. Kapituluak Virginia Díaz du gidaritzat, Tokioko Joko Olinpikoetarako txartela poltsikoan duen Basque Teameko bekaduna. Bera da saioan agertzen diren beste bi arraunlarien erreferentzia: Ondiz Lekubarri eta Aitzpea Gonzalez. Hiru kirolariek badakite batzuetan helburuak lortzen dituztela eta beste batzuetan ez, baina, edonola ere, badakite diziplinak beti markatu behar duela bidea.