basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Arraunketa 07
maiatza
2021

Emakumezkoetan arraunketa olinpikoak bizi duen unea nabarmentzen da ‘BAT To Tokio’ saioaren bosgarren atalean

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan

Akhonmedia ekoiztetxeak Basque Team Fundazioarentzat egindako saioak euskal arraunketa olinpikoa du ardatz aste honetan, gaur egun modalitate honetan aipagarriak diren emakumeen istorioetan sakonduz. ‘Diziplinak erakusten du bidea’ izenburua duen atala maiatzaren 9an izango da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko ‘Helmuga’ saioan. Ondoren, atal guztiak ikusi ahal izango dira (euskaraz eta gaztelaniaz) Basque Team Fundazioaren youtubeko kanalean.

Kapituluak Virginia Díaz hartzen du ardatz edo gidaritzat. Basque Teamek bekatutako kirolaria hiru aldiz jarraian igo da Europako txapelketako podiumera, 2019an irabazi zuen txapelketa hori, eta dagoeneko poltsikoan du Tokioko Jokoetako W2-an lehiatzeko txartela. Virginiak, Aina Cidekin batera, Linz-Ottensheimen 2019an jokatu zen Munduko Txapelketan lortu zuen sailkapena.

Bera da saioan agertzen diren beste bi arraunlarien erreferentzia: Ondiz Lekubarri eta Aitzpea Gonzalez. Ondizek ezin izan du, oraingoan, nahi zuen bezala, txartel olinpikoagatik borrokatu lesio baten ondorioz. Aitzpeak, bere aldetik, lanean jarraitzen du xedea erdiesteko. Hiru kirolariek badakite batzuetan helburuak lortzen dituztela eta beste batzuetan ez, baina, edonola ere, badakite diziplinak beti markatu behar duela bidea.