basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 29
apirila
2021

Tobalinak, Morenok, Jainagak eta Axpek atletismoko jaurtiketak eta jauziak erakutsiko dizkigute ‘BAT To Tokio’ saioaren aste honetako atalean

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan

Akhonmedia ekoiztetxeak Basque Team Fundazioarentzat egindako saioak atletismoaren zati bat ekarriko digu aste honetan, Carlos Tobalina, Odei Jainaga eta Arantza Moreno jaurtitzaileen eta Maialen Axpe pertika jauzilariaren istorioa, hain zuzen ere. ‘Pazientzia’ izeneko atala maiatzaren 2an izango da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko ‘Helmuga’ programan. Ondoren, atal guztiak ikusi ahal izango dira (euskaraz eta gaztelaniaz) Basque Team Fundazioaren youtubeko kanalean.

Aste honetako kapituluaren protagonista guztiek pazienteak izateko beharra dute, bakoitzak bere diziplinan aurrera egiteko; izan ere, pertika jauziek eta xabalina edo pisu jaurtiketek oso lan espezifikoa eta teknikoa eskatzen dute.

Odei Jainaga eta Arantza Moreno xabalina jaurtitzaileek gutxieneko marka lortu behar dute, 85 metro gizonezkoen kasuan eta 64 metro emakumezkoen kasuan, edo, bestela, Munduko zerrendaren barruan sartu behar dute Japoniako hitzordu handirako txartela erdiesteko. Carlos Tobalinaren kasuan gutxieneko marka 21.10 metrokoa da eta Maialen Axperen kasuan 4.70 metrokoa.

Carlos Tobalinarentzat Tokiokoak bere bigarren Jokoak izango lirateke Rio de Janeirokoak jokatu ondoren, eta gainerakoentzat 2021ekoa bere debut olinpikoa izango litzateke.