basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 22
apirila
2021

Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek igeriketa egokitua hurbilduko digute ‘BAT To Tokio’ saioaren hirugarren atalean

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igande goizetan emititzen dira ETB 1eko ‘Helmuga’ programan

Aste honetan, Basque Team Fundazioarentzat Akhonmedia ekoiztetxeak egindako saioak igeriketa izango du ardatz, ‘Belaunaldi berri bat’ izeneko atalean. Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari gipuzkoarrek 2021eko abuztuaren 24tik irailaren 5era Tokion egingo diren Paralinpiar Jokoak nola prestatu dituzten kontatuko dute. Atala apirilaren 25ean izango da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko ‘Helmuga’ programan. Ondoren, atal guztiak ikusi ahal izango dira (euskaraz eta gaztelaniaz) Basque Team Fundazioaren youtubeko kanalean.

Iñigo Llopisek, Basque Team fundazioko bekadunak, eta Nahia Zudairek, Kirol Egokituaren Euskal Federazioak eta Basque Teamek abian jarritako bikaintasun-proiektuko kideak, modu ezberdinean egiten diete aurre Japoniako hiriburuan egingo diren jokoei. Llopisentzat bere bigarren Jokoak izango dira Rio de Janeiron parte hartu ondoren. Brasilen bizi izandakoak Joko hauei aurre egiteko balioko dio, kanpoko elementuez ahaztuz eta lehiaketan arreta gehiago jarriz. Llopisek berriro lortu zuen A gutxineko marka eta behin betiko ziurtatu zuen horrela Tokiorako txartela, otsailean jokatutako Bartzelona Hiria Nazioarteko Sariaren bizkar estiloko 100 metrokoan.

Bestalde, Nahia Zudairek B mailako gutxieneko marka lortu zuen estilo libreko 400 metroko proban. Lortutako B minimak aukera emango dio Japoniako hitzorduan lehiatzeko, A markarekin bete gabe gelditzen diren plazen arabera. Nahiaren ustez, garrantzitsuena une zehatzean urduritasuna kontrolatzea eta igeriketaz gozatzea da, eta hori ahaztu egiten da batzuetan.

Iñigo eta Nahia dira igeriketa egokituaren promesa berriak, Richard Oribek (Joko Paralinpikoetan 16 domina lortu zituen) ezarritako bideari jarraitzen dion belaunaldi berriaren izarrak.