basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 15
apirila
2021

Basque Teameko surflariak izango dira ‘BAT To Tokio’ saioaren bigarren ataleko protagonistak

Dokumental saila osatzen duten 10 atalak igandeetan, 11:30etan, emititzen dira, ETB 1eko ‘Helmuga’ programan

Akhonmedia ekoiztetxeak Basque Team Fundazioarentzat egindako saioak surflariak izango ditu protagonista aste honetan, ‘Lehenengo olatua’ izeneko atalean. Aritz Aranburuk, Andy Crierek, Ariane Ochoak, Nadia Erostarbek, Garazi Sanchezek eta Leticia Canalesek Tokioko Jokoetan lehen aldiz olinpikoa izango den kirol bat nola egiten hasi ziren kontatuko dute bertan. Atala apirilaren 18an izango da ikusgai, 11:30ean, ETB 1eko ‘Helmuga’ saioan. Ondoren, atal guztiak ikusi ahal izango dira (euskaraz eta gaztelaniaz) Basque Team Fundazioaren youtubeko kanalean.

Surflari guztiek eragozpenak eta erronkak gainditu behar izan dituzte Euskadirentzat estrategikoa den kirol honetan. Kirol honetan gure herriak ibilbide luzea eta goi mailan ordezkaritza handia ditu; horren erakusle, surflari guztiek zirkuitu pribatuetan eta azken Munduko Txapelketetan egindakoa (Miyazakiko Munduko Txapelketan estatuko selekzioa osatzen zuten sei kideetatik lau euskaldunak ziren).

Surfean, maiatzaren 29tik ekainaren 6ra bitartean jokatuko den El Salvadorreko Munduko Txapelketan banatuko dira Tokioko Jokoetan parte hartzeko azken postuak. Hitzordu horretarako deitu dituzte ‘BAT To Tokio’ saioaren atal honetan protagonista diren guztiak: Aranburu, Criere, Ochoa, Erostarbe, Sanchez eta Canales.