basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AlbisteakArraunketa 12
apirila
2021

Virginia Diaz hirugarren urtez jarraian igo da podium kontinentalera

Basque Teameko arraunlariak brontzea irabazi du, Aina Cidekin batera, Varesen jokatutako Europako txapelketan

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak podiumak pilatzen jarraitzen du nazioartean. 2019an W2-ko Europako txapeldun izan zen Aina Cid ontzikidearekin batera, 2020an zilarra eskuratu zuten, eta 2021ean hirugarren aldiz jarraian igo dira podiumera.

Linz-Ottensheimeneko 2019ko Munduko Txapelketan, Tokioko Jokoetarako txartela lortuta, oraingoan Diaz-Cid bikoteari pixka bat gehiago kostatu zaio domina zintzilikatzea. Lehen seriean laugarrenak izan ziren, eta, beraz, bigarren aukeran lehiatu behar izan zuten. Hala ere, Kroazia, Holanda, Txekiar Errepublika eta Danimarka gainditu zituzten.

Finalean hirugarren postuan bukatu dute, 7:03.75eko denborarekin eta Glover eta Swann britainiarrek (7: 02.73) eta Ailincai eta Buhus errumaniarrek (7: 03.02) baino ez dituzte gainditu.

Aitzpea Gonzalezek, bestalde, Victoria Cid, Nuria Puig eta Iria Jaramarekin batera, seigarren bukatu zuen sailkapen txandan eta bosgarren berriz bigarren aukerako estropadan. B finalean bosgarren amaitu dute.