basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskubaloia 21
martxoa
2021

Espainiak, Ainhoa Hernandez Basque Teameko bekadunarekin, Tokioko Jokoetarako txartela lortu du

Carlos Viverren taldeak Suediaren aurka jokatutako partida berdindu zuen eta Argentinaren aurka irabazi du gaur (31-16)

Ainhoa Hernandez eskubaloi jokalaria bere bigarren Jokoetara joan daiteke (2016ko Rion izan zen) Japoniako hitzordurako azken deialdian sartzen bada. Ohikoa da Carlos Viverren deialdietan, eta hori dela eta, litekeena da hitzordu handian ere hala gertatzea.

Espainiak nazioarteko txapelketa nagusirako txartela ziurtatu du gaur Llirian, asteburu honetan jokatutako olinpiada aurrekoan. Jokoan bi plaza zeuden hiru talderen artean banatzeko: Suedia, Argentina eta Espainia. Suediak lehen txartela lortu zuen atzo Argentinari 34-21 irabazita. Talde argentinarrari izugarri kostatu zitzaion bere abiaduragatik nabarmentzen den Suediako defentsan zirrikiturik txikiena ere aurkitzea. Eskandinaviarrek lehen partidan erakutsi zuten, Espainiarekin 28na amaituta.

Suediarrekin berdindu izanak Viverrenak Tokiora hurbildu zituen, baina gaur Argentinaren aurkako norgehiagokan pasea ziurtatu dute. Oso partida sendoa jokatu dute, eta atsedenaldirako ondo bideratuta utzi dute partida, bederatzi goleko aldearekin. Bigarren zatian neurketak ildo beretik jarraitu du eta Ainhoa Hernandezen taldeak, Zoqbi atezainaren lan bikaina tarteko, abantaila handitu du 31-16eko markagailuarekin amaitu arte.

Horrela, Espainiak bosgarren presentzia olinpikoa lortu du, hirugarrena jarraian, eta Tokion beste domina bat lortzeko lehiatuko da, 2012an Londresen brontzea poltsikoratu ostean. Orduan, Eli Pinedo, Patricia Elorza eta Nely Carla Alberto euskaldunak podiumeko hirugarren tokira igo ziren.