basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 17
martxoa
2021

‘Basque Team 2021 bekak’ eskatzeko epea ireki da

  • Beken oinarriak eskuragai daude webgunean http://basqueteam.eus/eu/becas/; bertan dokumentua osorik jaitsi daiteke
  • Osasun-krisiak eragindako aparteko egoeraren aurrean, berariaz aitortzen da Basque Team 2020 beka jasotzen duen pertsona batek 2021ean zenbateko bereko laguntza jasotzeko eskubidea duela

Basque Team Fundazioko Patronatuak 2019. urteko goi-mailako kirolarientzako BASQUE TEAM bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, hilabeteko epean itxiko da. Oinarriak oso-osorik kontsultatu eta deskarga daitezke http://basqueteam.eus/becas/ webgunean.

Beka hauen helburu nagusia, BASQUE TEAM markapean diharduen Fundazioaren eginkizunari dagokion goi-mailako euskal kirola sustatzea da. Laguntzak kirol ez-profesionalari zuzenduta daude nagusiki, kirol-modalitate olinpiko eta paralinpikoei.

2020ko Basque Team bekek laguntza ekonomikoak eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte (zerbitzu biomedikuak, kirol prestakuntza optimizatzeko zerbitzuak, coaching-a, goi mailako kirola uztean laneratze prozesuan emandako sostengua, irudi eta komunikazio zerbitzuak…). Gainera, kirolariez gain, derrigorrezko baldintzak betetzen dituzten teknikari espezializatuek ere BASQUE TEAM laguntzak eska ditzakete.

Beka hauek jasotzeak urte osoko kirol jardunari eusteko konpromisoa betetzea dakar, joko garbiari, dopinaren aurkako eta berdintasunaren aldeko borrokei eta beste hainbat alderdiri dagozkien arauak aintzakotzat hartuz. Beka eskatzerakoan, beharrezkoa da nazioarteko azkenaldiko kirol emaitzarik garrantzitsuenak biltzen dituen kirol curriculuma aurkeztea, baita 2020. urte osorako plangintza ere, helburuak eta kirol-lehiaketen egutegia barne.

Beka emateko kontuan hartuko dira nazioarteko kirol-lehiaketetan (Europako eta Munduko txapelketak) 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean lortutako emaitzak, kategoria absolutuan, bai eta Tokio 2020rako gutxieneko marka olinpikoak eta paralinpikoak ere, eta munduko zerrendetan olinpiar eta paralinpiar sailkapen-postuetan egon izana 2020ko abenduaren 31n.

Nabarmendu behar da osasun-krisiak eragindako aparteko egoeraren aurrean, oinarrizko babes-irizpide bat aplikatu dela bekadunentzat; beraz, berariaz aitortzen da Basque Team 2020 beka bat jasotzen duen pertsona batek 2021ean zenbateko bereko laguntza jasotzeko eskubidea duela.

Beka motak:

a.- ‘Basque Team Kirolariak’ bekak:

Entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntzak dira. Probaren arabera izan daitezke:

  • Basque Team beka programa olinpikoa
  • Basque Team beka programa paralinpikoa

b.- ‘Basque Team Teknikariak’ bekak:

‘Basque Team Kirolariak’ edo ‘Atzeraeraginezko Basque Team beka’ baten onuradun den kirolaria prestatzeko arduradun nagusiari zuzendutako laguntzak dira.

c.- ‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak:

2020an Basque Team Retroactiva beka baten onuradun izan direnentzako laguntzak dira, baldin eta urte horretan eskatutako emaitzan parte hartu ez badute edo lortu ez badute.

d.- ‘Basque Team Support’ bekak:

Basque Team Kirolariak beketara sartzerik ez izan arren, 2020ko denboraldian programa olinpikoan sartutako banakako edo taldeko proben Munduko txapelketetan eta Europako txapelketetan soilik parte hartu izana egiaztatzen duten kirolarientzako laguntzak dira. Era berean, Basque Team Support beka baten 2020. urtean onuradun izan direnentzako laguntzak dira.