basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 08
martxoa
2021

Basque Team Fundazioa Emakunderen erakunde laguntzaile izendatu dute

Fundazioak genero-berdintasunaren arloan duela urte batzuetatik duen konpromisoa indartu egiten da aintzatespen horrekin

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzeko eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzeko, Basque Teamen kasuan, euskal kirolarien goi-mailako kirolari erreparatzen diotenak. Horrela, aitortu egiten da Fundazioak kirol-arloan egiten duen lana; izan ere, gure ingurune hurbilenean desberdintasunak eta diskriminazioak sortzen eta iraunarazten dituzten estereotipoak badaude oraindik ere.

Emakundek balioetsi egin ditu Basque Teamek emakumeen eta gizonen berdintasunerako politika bat garatzeko azken urteotan hartu dituen ekintzak eta konpromisoak, eta erabaki du berriki argitaratutako aintzatespena ematea, 2021eko otsailaren 11ko EHAAn (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 19koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez Basque Team Fundazioari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Laguntzailearen aintzatespena ematen zaion).

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna kontzienteki agertzen da Basque Teamen balioen artean. Fundazioak Berdintasunerako I. Plana du, eta etengabeko lankidetza du Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuarekin. Gainera, aktiboki laguntzen du emakumeen eta gizonen berdintasunaren irismena bilatzen duten kanpaina instituzional nagusiekin, eta bere jarduera guztiek genero-ikuspegia txertatzen dute.

Hala, genero-ikuspegia sistematizatutzat jo daiteke bere lan-prozesu guztietan, eta bi ildotan bideratutako jarduerak nabarmentzen dira: bata, emakumeen kirol-erreferenteak babesteari eta ikusarazteari buruzkoa, eta, bestea, kirolariei laguntzeko hainbat zerbitzutan genero-ikuspegia zaintzeari buruzkoa.

Emakume kirolariei emandako laguntza bereziari eta haien aintzatespen publikoari dagokienez, kirolarien berdintasunezko trataeran erreferentzia den komunikazio-politika bat garatzen da, haien izenak, ahaleginak, kirol-mugarri nagusiak eta kirol-balioen munduari egiten dioten ekarpena balioesten dituzten komunikazio-baliabideak landuz. Gizon kirolariak ere lotu edo elkartu nahi izan dira berdintasunaren arloko aldarrikapenetan.

Era berean, aurrera egin da haien lanaren eta jardunaren aintzatespenean, bekak eta hainbat jarduera formulatuz, non maila altuko emakume eta gizon kirolarien presentzia parekatuta dagoen eta baliabideak eskuratzeko aukera berdina dagoen (bekak, kirolariei laguntzeko programak, zerbitzu medikoak eta teknikoak, etab.). Gainera proiektu estrategikoak definitzerakoan Fundazioak euskal kirol-federazioekin duen trakzio-lana nabarmentzen da. Talentuak sustatzeko bikaintasun-proiektu horien kasuan, emakumeen presentzia bereziki baloratzen da.

Bestalde, Basque Teamek, Eusko Jaurlaritzarekin eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin lankidetzan, ‘Zure Taldekoak Gara’ zerbitzua du, kirol-arloan sexu-jazarpena eta sexu-abusua gertatzen diren kasuetarako informazio- eta arreta-zerbitzu espezializatua. Zerbitzu hori herritar guztien eskura dago, adingabeengan eta emakumeengan gertatzen diren sexu-jazarpen eta -abusu egoerei buruzko kontsultak egiteko edo arreta espezifikoa eskatzeko.

Horrekin guztiarekin batera, Basque Teamek emakumeen eta gizonen berdintasunarekin duen konpromisoa ere presente dago berdintasunaren eta kirolaren arloko lan- eta prestakuntza-jardunaldi espezifikoekin lankidetzan, goi-mailako kirolean desberdintasuna eragiten duten arrazoien ezagutzan sakontzea bilatzen duten berariazko azterlanak egitearekin, orientazio akademikoari eta laneratzeari buruzko aholkularitzarekin, eta, batez ere, laguntza tekniko, medikoko eta psikologikoko lanarekin. Fundazioa bere profesionalak prestatzeko etengabeko prozesuan ari da, zerbitzu horiek berdintasunaren ikuspegitik eman daitezen eta genero-ikuspegia kontzienteki kontuan har dadin.

Azkenik, Basque Teamek etengabeko lankidetza du martxoaren 8a eta azaroaren 25a (Emakumearen Nazioarteko Eguna eta Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna, hurrenez hurren) ospatzeko egiten diren kanpaina instituzionalekin. Kanpaina horietarako, ikus-entzunezko material propioak prestatu dira, bi sexuetako kirolari erreferenteen parte-hartzearekin, gizartea, oro har, eta, bereziki, kirolaren mundua sozializazio-elementu duten gazteak sentsibilizatzeko asmoz.

Aipatutako ekimenen inguruko esteka batzuk:
‘Zure taldekoak gara ‘: https://www.euskadi.eus/somosdetuequipo /
‘Zure taldekoak gara’ hedapena: https://www.youtube.com/watch?v=y8O9vt0QsHA
Berdintasuna kirolean, bideoak:
https://www.youtube.com/watch?v=_i-h0Lem8C8
https://www.youtube.com/watch?v=ybCRlwr7dLg&t=25s
https://www.youtube.com/watch?v=3j_-nOG1wfI&t=17s
https://www.youtube.com/watch?v=-P3fxaJO8L0&t=34s
Kirolean berdintasunari buruzko jardunaldiak: https://www.emakunde.euskadi.eus/formaciones/-/cultura-deporte /
Bostwanako Emakume eta Kirolari buruzko Mundu Biltzarra: https://www.deia.eus/deportes/otros-deportes/2018/06/03/pasos-igualdad/652274.html
Basque Teamek kirolean emakumeen eta gizonen berdintasunarekin duen konpromisoari buruzko prentsa-artikulua: https://www.elcorreo.com/deporte-femenino-alava/otros-deportes/olatz-legarza-mujeres-20181125114152-nt.html