basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 07
martxoa
2021

Imanol Rojo berriz sartu da Top 20an Oberstdorfeko Munduko Txapelketan

Basque Teameko iraupen-eskiatzaileak 18. postuan bukatu du estilo klasikoko 50 kilometroko proba

Imanol Rojok Oberstdorfeko iraupen-eskiko Munduko Txapelketan hasi zuen bere ibilbidea 15 kilometro estilo klasikoko eta 15 kilometro estilo libreko eskiatloi proban emaitza historikoa lortuta. Otsailaren 27an erdietsitako 19. postua, ordura arte, bere kirol ibilbideko markarik onena zen Munduko Txapelketa absolutu batean.

Lau egun geroago, martxoaren 3an, tolosarrak 33. Postuan amaitu zuen estilo libreko 15 kilometroko proba, eta gaur amaiera txapelketari, ahalik eta ondoen, urrezko ukitua jarrita. Estilo klasikoko 50 kilometroak dira Imanoli gehien gustatzen zaion proba eta, egia esan, hala erakutsi du. Lasterketa-buruan joan da une oro eta oso gutxi falta izan zaio lehen 15 postuetan bukatzeko. Bi ordu, 13 minutu eta 44 segundoren ostean, eta lan gogorra burutu eta gero, Emil Iversen norvegiarrarengandik 2:52ra helmugaratu da Imanol. Alexander Bolshunov errusiarrak eta Simen Hegstad Krueger norvegiarrak osatu dute podiuma.

Lasterketa amaitzean, Imanolek Basque Team fundazioari esan dio ez duela hitzik bizitzen ari dena deskribatzeko, ikaragarri pozik dago egindako lanarekin. Tolosako eskiatzailea bere kirol ibilbideko unerik onenean dago. Abenduan lortu zuen bere lehen garaipena Europako Kopan, Tour Ski osoan zehar bikain aritu zen eta orain Munduko Txapelketa batean Top 20an sartu da bi aldiz. Oberstdorfeko hitzordua denboraldiko helburu nagusietako bat zen, Beijing 2022ko Jokoetarako sailkapena begi bistatik galdu gabe. Txinakoak bere hirugarren Jokoak izango dira, Sotxi 2014 eta Pyeongchang 2018koen ondoren.