basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Tiro olinpikoa 01
otsaila
2021

Kako Aranburu tiratzaileak brontzea irabazi du Marokoko Sari Nagusian

Juan Jose ‘Kako’ Aramburu Basque Teameko beka duen tiratzaileak brontzezko domina irabazi du asteburuan, skeet modalitatean, Rabaten jokatutako Gran Prix txapelketan.

Irundarrak lehen postuan bukatu zuen lehen jardunaldia, larunbatekoa, eta Iraitz Etxeberria gaztea hamabosgarren sailkatu zen. Finalean, 60tik 43 plater hautsi zituen Kakok, Saif Bin Futaism arabiarraren (52) eta Rashid Hamad katariarraren (54) atzetik geratuz. Etxeberria hamabosgarren izan zen atzo.

2021eko lehen nazioarteko txapelketa izan da hau, baita 2020an koronabirusaren ondorioz piztu zen osasun krisiaren ostean egindako lehena ere.

Nabarmendu behar da Kako Aramburuk Tokioko Jokoetan parte hartzeko txartela lortzeko borrokan jarraitzen duela.