basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 09
azaroa
2020

Miren Lazkanok bosgarren postua lortu du eta Klara Olazabalek zazpigarrena Paueko Munduko Kopan

Basque Teameko bi palistek oso lehiaketa ona egin dute. Bi piraguistak une onean iritsi dira Paueko Munduko Kopara.

Klarak hautapen ikaragarria egin zuen, sendo borrokatu zuen Tokioko Jokoetarako txartela lortzeko eta, azkenean, Nuria Vilarrublak irabazi zion arren, bere arrastoa utzi eta hurrengo hitzordu olinpikoetarako hautagai nagusietako bat dela erakutsi zuen.

Mirenek, bestalde, atzean utzi du denboraldi oso batean uretatik kanpo eduki zuen sorbaldako lesioa. Joan den irailean Pragan jokatutako Europako txapelketan lehiatu zen Miren, eta gure palistarik onena izan zen, C1eko finalean zazpigarren bukatu baitzuen.

Paueko Munduko Kopan, biek euren ezaugarriak eta potentziala garbi erakutsi dituzte. Ostiraleko sailkapen txandan Klarak bederatzigarren bukatu zuen eta Mirenek hamazazpigarren. Gaur goizean egindako finalerdian seigarren postuan bukatu du donostiarrak, Klarak baino jaitsiera motelagoa burutuz eta 15. atean talka bat eginez. Irungo piraguista izan da finalerdiko azkarrena. Finalean, gauzak zaildu egin zaizkie biei, 22. atean Mirenen kasuan, eta 8. atean Klararen kasuan, jasotako 50eko penalizazioengatik.

Miren Lazkanok bosgarren postuan bukatu du Paueko Munduko Kopa, Ana Satila brasildarrarengandik 48.88ra. Aritz Fernandez Mirenen entrenatzaileak, Basque Teami esan dionez, “oso pozik gaude erakutsitako mailarekin, mugimenduak gauzatzean izan dugun argitasunarekin eta Mirenen jarrera bikainari esker txanda bakoitzean hobera egiteagatik”. “Finalaren txanda asko gozatu dut, eta ondo sentitu naiz, hori zen nik benetan nahi nuena”, gaineratu du Mirenek.

Klara Olazabal zazpigarren izan da, txapeldunarengandik 49.39ra. Xabier Taberna Klararen entrenatzaileak esan duenez, “50a esleitzeko erabakia nahiko zorrotza izan da, baina hori alde batera utzita, Klarak ondo burututako jaitsiera egin du, nahiko egonkorra”.