basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 07
azaroa
2020

Maialen Chourrautek bosgarren bukatu du Paueko Munduko Kopa

Maialen Chourraut txapeldun olinpikoak bosgarren postuan bukatu du Paueko Munduko Kopa. Basque Teameko piraguista hamargarren izan zen atzoko sailkapen txandan, laugarren gaurko finalerdian eta bosgarren K1eko finalean. Zirkuitu trabatu batean, Maialenek kalitatezko zertzeladak utzi ditu, baina, zoritxarrez, ukitu txiki bat ere egin du 19. atean.

“Pauen entrenatu dut gehien uda honetan. Uretan Maialen azkar bat ikusteko ilusioarekin nentorren. Nabigazio oso ona egin dut alde batzuetan, baina akats nabariak ere izan ditut. Bosgarren postua ez da txarra, baina ez du espero nuena betetzen” adierazi dio Maialenek Basque Teami finala amaitzean.

Bestalde, Olatz Arregui debutariak, Basque Teamek eta Euskadiko Piraguismo Federazioak abian jarritako bikaintasun proiektuaren kideak, zazpigarren postua lortu du bere lehen nazioarteko Munduko Kopan, maila absolutuan; eta Joan Crespo 25. izan da K1eko finalerdian.

Bihar Klara Olazabalek eta Miren Lazkanok C1eko finalerdia jokatuko dute 9:00etan.