basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 23
abuztua
2020

Aritz Aranburu, Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketako txapeldunorde

Aritz Aranburuk gogor egin du lan Abanca Pantin Classic Galicia Pro taldeko bigarren postua lortzeko. Txapelketa hau 2011n irabazi zuen, baina gaur azken garaipena Vasco Ribeirok eraman du, garaipena eskuratzeko faboritoetako batek.

Gizonezkoen koadroa laugarren kanporaketarekin hasi da gaur goizeko bederatzietan eta egunean zehar Aritz lau aldiz sartu da uretara. Lehen txandan Maxime Huscenot, Joaquim Chaves eta Vicente Romero gainditu ditu. Final-laurdenetan Dylan Groen alemaniarra azpiratu du, kontrol eta potentzia handiko maniobrekin. Finalerdietan Huscenot garaitu du berriz ere, junior mailako munduko txapelduna izan zena, eta borroka handia bukaerarako utzi du, portugaldarra den Ribeirorekin nor baino nor aritu behar izan da finalean.

Aranburuk eskarmentu eta jakinduria handia erakutsi du beste behin, gainera, Hawaiko Rocky Pointeko Jones anaiek oparitutako taula probatuz. Finalean, ordea, Vasco Ribeiro ere bikain aritu da, indar teknikoa eta taktikoa erakutsiz eta lehentasuna maisuki erabiliz.

Aritzek Basque Team fundazioari esan dionez, oso pozik dago bigarren postuarekin eta garai bateko maila berreskuratzeagatik; “ume bat bezala sentitzen naiz”, adierazi du zarauztarrak.