ekaina
2020
ONLINE TOPAKETAK [errendimendua]: Alturako entrenamendua, mesedegarria ala kaltegarria? Imanol Rojo eta Igor Genua kirolari olinpikoen esperientziak aztertuz
1) Basque Teameko eta Fadurako Hobekuntzarako Zentroko kirol teknikaria den Aitor Alberdik alturako entrenamenduaren gakoak azaltzen ditu.
2) Imanol Rojo iraupen-eskiatzaileak bere esperientzia kontatzen du, datu zehatzak erakutsita, erresistentziako kirol baten ikuspegitik. Tolosarra erreferentea da bere modalitatean. Sotxi (2014) eta Pyeongchangeko (2018) olinpiar Jokoetan lehiatu zen eta Beijing 2022rako prestatzen ari da.
3) Igor Genua errugbi jokalariak talde kirolaren ikuspegia ematen du, bere kasuaren nondik norakoak eskainiz. Hernaniarra Munduko Serieetan ohiko titular izandakoa da estatuko selekzio absolutuarekin eta 2016ko Rio de Janeiroko olinpiar Jokoetan lehiatu zen.
4) Aurreko ataletan azaldutakoan sakontzeko Basque Teameko eta Fadurako Hobekuntza teknikorako Zentroko kirol teknikaria den Julen Erauzkinek gidatzen du mahai-ingurua.