
Albisteak
25
maiatza
2020
maiatza
2020
Bekak eskatzeko epea ekainaren 29an bukatuko da
2020ko maiatzaren 23ko BOEn maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretua argitaratu da. 9. artikuluan adierazten da: 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin, eten diren administrazio-epeen zenbaketa berriro ezarriko da, edo berriz hasiko da, baldin eta alarma-egoera indarrean dagoen bitartean onartutako lege-mailako arauren batean hala aurreikusi bada.
Basque Team 2020 beka-eskaerak aurkezteko epea etenda geratu zen alarma-egoeraren deklarazioarekin. Beraz, 2020ko ekainaren 1etik aurrera berriro hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2020ko ekainaren 29an amaituko da.
2020ko ekainaren 29tik aurrera aurkezten diren eskabideak epez kanpo aurkeztutzat joko dira; beraz, eskatzen dizuegu adierazitako epearen barruan aurkezteko.