
Albisteak
12
maiatza
2020
maiatza
2020
Beka-eskaera egiteko epea EKAINAREN 22an bukatuko da, alarma-egoeraren azken luzapenaren ostean
2020ko maiatzaren 9ko BOEn, Diputatuen Kongresuaren 2020ko maiatzaren 6ko Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bidez, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma-egoera baimentzeko akordioa argitaratzeko agindua eman zen, eta lehenago ezarritako alarma-egoera 2020ko maiatzaren 24ko 00: 00ak arte luzatu zen.
Adierazitako guztia oinarri hartuta, jakitera ematen da 2020ko ekainaren 22an amaituko dela Basque Team 2020 bekak eskatzeko epea, salbu eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren (alarma-egoera deklaratzen duena) iraupena edo indarraldia luzatzen bada.
Horren berri ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.