maiatza
2020
Maialen Chourraut eta Joan Crespo piraguistek lehen entrenamendua egin dute Segreko Parke Olinpikoan
Maialen Chourraut eta Joan Crespo piraguistek lehen saioa egin dute gaur La Seu d’Urgellen kokatuta dagoen kanal olinpikoan. Bi olinpikoar dominadunak (urrea Rio 2016an eta brontzea Londresen 2012an) eta 2019ko Munduko Txapelketan brontzezko dominadunak normaltasun osoz osatu dute entrenamendua, asteburuan izan diren euriteengatik kanaleko urak asko nahastu diren arren, Xabier Etxaniz entrenatzaileak Basque Team Fundazioari adierazi dionez. Covid-19ak sortutako pandemiaren ondorioz 50 egun konfinamenduan eman ondoren, piraguistek duela astebete hartu zuten berriro harremana urarekin, baina gaur arte ez dute kanala berriz erabili eguneroko entrenamenduetan. Gaur itzuli dira instalazioetara, pandemiaren erabateko atzerakada itxaroten duten bitartean.