basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 05
maiatza
2020

“Irrikaz espero nuen une hau”

Maialen Chourraut txapeldun olinpikoak bere adierazpenak bidali dizkigu deseskaladaren lehen urratsetan uretara itzultzean, koronabirusaren pandemiak sortutako konfinamenduaren ondoren.

“Martxoaren 15etik arraunean egin ezinik nengoen, eta horretarako gogo handia nuen. Une irrikatsu honen zain nengoen. Gaurtik aurrera errutina berri bat hasiko da, askoz ere itxaropentsuagoa: etxetik irten, piragua hartu, eta ibaira joango gara, ibai naturalera. Edo datorren astean, edo bi aste barru, kanal artifizialera. Entrenatzea. Beti bezala, hobekuntza bilatuz entrenatzea. Une irrikatsu honen zain nengoen. Sentsazio kontraesankorrak. Alde batetik, piragua berriro uretan sartzea, esertzea, pala hartzea, ura ukitzea eta halako irristada atsegina ematen duten paladak ematea. Baina, bestalde, keinu teknikoa, ahaztutako keinu teknikoa, indarra, nola aplikatu indarra. Berriro gogoratzen saiatzea. Kakotxen artean, ikasi behar dut berriro orain arte egin dudana. Ia bi hilabete izan dira uretatik kanpo eta hori nabaritu egin da”.