basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 17
apirila
2020

Elikadura zaintzen Eneko Atxarekin: Baserriko arrautza, garia, piper errearen zukua eta artoa

ELABORAZIOAK
Piper saltsa
Laberatu piperrak, 30 minuturo buelta emanez (ordu bat, 190ºC-tan). Erre ondoren, pasatu piperrak iragazki batera, jarri pisua gainean eta utzi prentsatzen eta iragazten gau batez, zuku guztia ateratzeko. Behin xukatuta, testurizatu erresource bidez.

Garia
Ur askorekin lapikoa sutan jarri, irakiten. Egosi pasta lau minutuz, xukatu gehiegizko ura, eta berehala egosteko prozesua moztu izotzarekin. Xehatu brunoise fina orearen norabidearekikko era perpendikularrean.

Arrautza ekologikoa
Ontzi batean arrautza ekologikoak apurtu. Kontuz ibili gorringoak eta zuringoak bereizteko, gorringoa erabat garbi utziz. Gorringoa ur beroarekin berotu.

Perretxikoen emultsioa
Jarri Turmixeko edalontzian arrautzak, gehitu perretxiko hautsa eta gazta eta birrindu. Gehitu, pixkanaka, olioa, nahi den ehundura irmoa izan arte. Probatu gatz puntua.

Arto ogia
Laminatu arto-ogia bertikalean 2mm-ko zakotea mozteko tresnan. Frijigailu batean, berotu olioa burbuilatu arte. Kendu ogia oliotik eta utzi paper xurgatzailearen gainean.

Akabera eta aurkezpena
Plateraren erdian perretxiko-emultsioaren puntu bat jarri, gari gisatu eta bero horren gainean, koilararen puntarekin tarte bat egin eta zulo horren gainean gorringoa bero jarri. Gorringoaren inguruan hiru arto ogi zati ipini, hiru perretxiko emultsio puntu, arto ogiarekin tartekatuz. Emultsio puntuen gainean hiru petalo pinela jarri, eta azkenean gari gainean bi haltza lore.

OSAGAIAK
Piper salda (20 pertsona)
3kg piper gorri
100gr Tsuyu
25gr Resource

Garia
500gr espagetti

Arrautza ekologikoa
20 arrautza ekologiko unitate

Perretxikoen emultsioa
3 arrautza unitate
30gr perretxiko hauts
4gr gatz
1000gr ekilore-olio

Arto-ogia
Arto ogi unitate bat
500gr ekilore-olio

Ukituak
60 pinpinel-orri
40 haltza lore unitate