basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 01
apirila
2020

Elikadura zaintzen Eneko Atxarekin: Landare-tartatzea eta olio-kabiarra

ELABORAZIOAK
Tartatze mixa
Egositako erremolatxa brinoise finean xehatu, daukan ura ondo xukatu, eta gainerako osagaiekin nahastu, gatz eta piperbeltz puntua probatuz. Mixa prest dagoenean, bete trokel bakoitza nahasketarekin.

Tipulino-olioa
Turmixaren laguntzaz, birrindu ekilore olioa tipulinoarekin. Edukiontzi batean koladore bat jarri, eta olioa sartu. Erabili aurretik olioa dekantatu, izan dezakeen gehiegizko ura kentzeko.

Tipulinoaren emultsioa
Jarri arrautzak eta gatza turmixaren edalontzian. Birrindu emeki. Poliki-poliki birrintzen jarraitu eta tipulino-olioa gehitzen joan, maionesa baten testura lortu arte. Zuzendu gatza. Emultsioa biberoi batera pasatu eta kameran gorde.

Kapar frijituak
Sartu olioa lapiko batean eta berotu 180ºC-ra arte. Frijitu kaparrak 15 bat segundotan olio beroan (kontuz, zipriztindu egin baitaiteke). Paper xurgatzailearen gainean bitsaderarekin atera. Utzi mahaian berotan.

Akabera eta aurkezpena
Plateraren alboan erremolatxa-mixez betetako trokel bat jarri. Jarri tartarraren gainean olio-kabiar koilarakada bat eta pentsamendu lore bi. Kendu trokela. Plateraren beste erdian tipulinaren zazpi emultsio puntu egin, tamaina txandakatuz, eta bi punturen gainean bi kapar frijitu jarri. Hautseztatu erremolatxa-hauts pixka bat puntuen gainean.

OSAGAIAK
Tartatze mixa (4 pertsona)
140gr erremolatxa egosia
15gr tipulin emultsioa
2gr Dijon ziapea
3gr gatz
1gr piperbeltz ehoa

Tipulin-olioa
20gr tipulin freskoa
60gr ekilore-olio

Tipulin-emultsioa
Arrautza 1
220gr tipulin-olio
2gr gatz

Kapar frijituak
6 zumar
100gr ekilore-olio

Olio-kabiarra
5gr olio-kabiarra

Ukituak
8 pentsamendu-lore unitate
1gr erremolatxa-hautsa