basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AlbisteakSurfa 23
martxoa
2020

“Ez dakit Jokoek zenbateko atzerapena izango duten baina beharrezko ikusten dut kirolari guztiek baldintza berdinak izatea”

COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragindako egoerari buruz mintzatu da Basque Team Ariane Ochoa surflariarekin. Jokoetarako sailkapen prozesurako baliagarria den El Salvadorreko Munduko txapelketarako prestatzen ari ziren gure surflariak. Goizaldean Nazioarteko Surf Federazioak iragarri du, oraingoz, maiatzetik ekainera mugitu duela txapelketa.

“Egia esan berrogeialdia oso ondo daramat, erronka moduan hartu dut eta erronka hori burutzeko jarrera onena positibo egotea da, beraz, egunero nire burua entreteniduta edukitzen saiatzen naiz. Oraingoz ondo daramat”.

“Albiste hau entzun nuenean Barbadosen nengoen, Munduko zirkuituko txapelketa batean parte hartzeko eta hara ailegatzean WSLak erabaki zuen txapelketa bertan behera uztea. Egun horretan nire surf taulak ez ziren ailegatu; eta han pasatu behar izan nituen bi edo hiru egun nire taulak aurkitzeko eta gero, segituan, extera bueltatzeko”.

“Entrenamenduak asko aldatu dira. Nire kasuan surflaria izanda, itsasoa oso urrun geratzen zait eta geratzen zaidan gauza bakarra alde fisikoa lantzen jarraitzea da. Aldi berean lan fisikoa lantzeko zailtasunak ditut instalazio eskasengatik baina ahal dugun heinean, dudan materialarekin entrenamenduekin jarraitzen dut, sasoia ez galtzeko helburuarekin”.

“Lehenengo hamabost egun hauetan garrantzitsua da etxean geratzea, nahiz eta kirolaria izan. Kirolariek balore batzuk igorri ditugu beti eta pertsona askorentzat erreferenteak gara. Momentu hauetan ere erreferente izan behar gara eta orain ere etxean gelditzeko momentua baldin bada, hori ikustarazi behar diegu besteei, nahiz eta kirolariak izan eta gure egunerokotasuna aldatu, etxean geratzen garela. Bestalde, ikusten dut hau denboran luzatzen bada, beste aukera batzuk bilatu behar ditugula. Hamabost egun geldirik egotea, nahiz eta zaila izan, egin beharreko gauza da, baina zaila ikusten dut, hau luzatzen baldin bada, horrela jarraitzea. Hau asko luzatzen bada, erabakiak hartu beharko ditugu eta entrenatzeko akreditazioak lortu beharko ditugu”.

“Kirolarientzat eta pertsona guztientzat egoera hau oso zaila da, baina oso garrantzitsua da positiboki jokatzea eta egunero helburu batzuk jartzea, hau ahal dogun moduan hobeto eta azkarrago pasatzeko. Nire kasuan orain dela urte bat lesio oso larria izan nuen eta urte batez nire kiroletik aldenduta egon nintzen. Badakit zer den hori; beraz, konfinamendu honetan orain dela urte bete izan nuen sentsazioa bueltat zait. Egoera honek duen alde positiboa da sentsazio hori ez dela hain berria niretzat. Horrek laguntzen dit”.

“Elikadurari dagokionez, oso garrantzitsua da mantenimendu bat izatea, baina lehentasuna eman diot etxean ditudan elikagaiak erabiltzeari, eta horiek bukatu ondoren supermerkatura joango naiz eta saiatuko naiz elikadura zaintzen. Batzuetan egoera honek behar duguna baino gehiago jatera eramaten gaitu eta saiatuko naiz horretan ez erortzen”.

“Atzo esan zuten Munduko txapelketa ekainera pasatuko dutela, ez dakit ekainean egingo duten, ikusi beharklo da egoera hau nola doan. Ni prest nago edozein momentutan egiteko eta oso garrantzitsua da helbuaruak lortzeko gogoei eustea eta ahal dugun heinean helburu horretarako prestatzen jarraitzea”.

“Gaur egungo egoera ikusita zaila ikusten dut jakitea zer gertatuko den lau aste barru, baina pertsonalki uste dut Joko Olinpikoak atzeratuko direla. Ez dakit zenbateko atzerapena izango den baina beharrezko ikusten dut kirolari guztiek baldintza berdinak izatea”.