basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 14
martxoa
2020

Aitor Francesena Basque Team-eko surflaria, Munduko txapeldun

Zarauztarra La Jollan jokatutako txanda guztietan nagusitu da.

Aitor Francesena ondo prestatu da azken hilabeteetan Kaliforniako surf egokituko Munduko Txapelketara punturik onenean iristeko. 2019ko Munduko txapelketa abenduan jokatu behar zen, baina martxora aldatu behar izan zuten. Itxaronaldiak ez du Francesena atsekabetu, eta sasoi ezin hobean iritsi da hitzordura.

Aitorrek sendotasunez hasi zuen bere ibilbidea Munduko Txapelketan Elias Ricardo Diel brasildarraren, Thomas Da Silva frantziarraren eta Pablo Martinez argentinarraren aurka, eta nagusitasunez irabazi zuen lehen kanporaketan, VI1 kategorian. 9.00 eta 7.90eko bi olatuk eman zioten lehen postua.

Bigarren kanporaketan ere bere txandako onena izan zen (13.9), Elias Ricardo Diel brasildarraren (13.17), Thomas da Silva frantziarraren (6.94) eta Alvaro Perez uruguaitarraren (2.26) aurretik. Horrela sartu zen Aitor Francesena final handian.

Gaurko finalean, ‘Gallo’k garaipena lortu du bere aurkariak aise menderatuta. Francesenak Elias Ricardo Diel brasildarrarekin (7.74), Henry Martinez costarricarrarekin (7.10) eta Joshua Loya estatubatuarrarekin (3.47) neurtu ditu indarrak. Francesenak jasotako puntuazioak askoz hobeak izan dira. Basque Teameko kirolariak 14.20 puntu lortu ditu (7.33+6.87).

2016an Munduko txapeldun izan zen Aitor, 2017an brontzea irabazi zuen eta 2018an laugarren buaktu zuen.