basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 12
martxoa
2020

Goi mailako kirolariei zuzendutako Basque Team 2020 bekak eskatzeko epea ireki da

Beken oinarriak eskuragai daude webgunean https://basqueteam.eus/eu/becas/; bertan dokumentua osorik jaitsi daiteke.
Ohiko bekez gain, ‘Atzeraeraginezko bekak’ eta ‘Support’ bekak eskainiko dira.

Basque Team Fundazioko Patronatuak 2019. urteko goi-mailako kirolarientzako BASQUE TEAM bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, hilabeteko epean itxiko da. Oinarriak oso-osorik kontsultatu eta deskarga daitezke https://basqueteam.eus/becas/ webgunean.

Beka hauen helburu nagusia, BASQUE TEAM markapean diharduen Fundazioaren eginkizunari dagokion goi-mailako euskal kirola sustatzea da. Laguntzak kirol ez-profesionalari zuzenduta daude nagusiki, kirol-modalitate olinpiko eta paralinpikoei.

2020ko Basque Team bekek laguntza ekonomikoak eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte (zerbitzu biomedikuak, kirol prestakuntza optimizatzeko zerbitzuak, coaching-a, goi mailako kirola uztean laneratze prozesuan emandako sostengua, irudi eta komunikazio zerbitzuak…). Gainera, kirolariez gain, derrigorrezko baldintzak betetzen dituzten teknikari espezializatuek ere BASQUE TEAM laguntzak eska ditzakete.

Beka hauek jasotzeak urte osoko kirol jardunari eusteko konpromisoa betetzea dakar, joko garbiari, dopinaren aurkako eta berdintasunaren aldeko borrokei eta beste hainbat alderdiri dagozkien arauak aintzakotzat hartuz. Beka eskatzerakoan, beharrezkoa da nazioarteko azkenaldiko kirol emaitzarik garrantzitsuenak biltzen dituen kirol curriculuma aurkeztea, baita 2020. urte osorako plangintza ere, helburuak eta kirol-lehiaketen egutegia barne.

Beka emateko 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean nazioarteko kirol lehiaketetan (Europako eta Munduko txapelketetan), maila absolutuan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan.

Beka motak:

a.- ‘Basque Team Kirolariak’ bekak:
Entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntzak dira. Probaren arabera izan daitezke:
Basque Team beka programa olinpikoa
Basque Team beka programa paralinpikoa
b.- ‘Basque Team Teknikariak’ bekak:
Kirolariaren prestaketaz arduratzen den pertsona gorenari zuzendutako beka.

c.- ‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak:
2019. urtean Basque Team beka baten onuradunak izan diren kirolariek edo teknikariek urte honetan oinarrietan eskatzen diren kirol merezimenduak edo emaitzak lortu ez badituzte, laguntza ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango dute. Bekaren %50 bermatua izango dute eta beste erdia Basque Teametik 2020. urterako ezarritako emaitza edo helburuak betez gero jasoko dute.

d.- ‘Basque Team Support’ bekak:
Kirolariek ezin badituzte ‘Basque Team Kirolariak’ bekak edo ‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak eskuratu, 2019ko denboraldian programa olinpikoaren barruko Europako edota Munduko txapelketetako probetan parte hartu dutela egiazta badezakete, laguntza jakin bat jasotzeko aukera izan dezakete.